IKASTOLA 203 > ikastolak > EZTABAIDARAKO ATENEOA IBAIZABALEN

Ibaizabal Ikastola. Durango

EZTABAIDARAKO ATENEOA IBAIZABALEN

Orain pare bat ikasturte jarri zuten martxan Ibaizabal Ikastolan Ateneoa izeneko eztabaida foroa, eta Idurre Maortua zuzendariak esan zigunez, indarra hartuz joan da. “Batxilergoa eta Lanbide Heziketako goi zikloak ikasten ari diren ikasleak ditugunez, betidanik saiatu izan gara arlo akademikotik kanpoko ekintzatan ere inplikatzen. Euskararekin edo euskal kulturarekin lotutakoak izan dira ondoen funtzionatu duten taldeak. Gai zabalagoak tratatzeko Ateneoa foroa sortu genuen orain pare bat ikasturte, eta dagoeneko bere lekua hartu du. Bi hilabetetik behin biltzen da foro hau”, kontatu zigun Idurre Maortua zuzendariak.

Oinazpia
Egin den azken eztabaida LOMCEri buruzkoa izan da.

 

Orain pare bat ikasturte jarri zuten martxan Ibaizabal Ikastolan Ateneoa izeneko eztabaida foroa eta, Idurre Maortua zuzendariak esan zigunez, indarra hartuz joan da. “Batxilergoa eta Lanbide Heziketako goi zikloak ikasten ari diren ikasleak ditugunez, betidanik saiatu izan gara  arlo akademikotik kanpoko ekintzatan ere eurak inplikatzen. Euskararekin edo euskal kulturarekin lotutakoak izan dira ondoen funtzionatu duten taldeak. Baina, gai zabalagoak tratatzeko asmoarekin, Ateneoa foroa sortu genuen orain pare bat ikasturte eta dagoeneko bere lekua hartu du. Bi hilabetetik behin biltzen zen hasieran eta, orain, sarriagotan ere bai”, kontatu zigun Idurre Maortua zuzendariak.

 “Foroa martxan jartzen ari ginenean konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzaz hasi ginen hitz egiten, eta ikusi genuen bitarteko ona zitekeela komunikaziorako gaitasuna lantzeko eta talde lanaren ohiturak bultzatzeko”, erantsi zuen. Hasieran maiztasun finkorik ez zuen arren, gaur egun gutxienez bi hilerik behin biltzen den foroa da hau. Historiako irakaslea, Xenki Arizaga, da gehienetan eztabaida bideratzen duena. “Egin den azken eztabaida LOMCEri buruzkoa izan da. Aurretik badakit jaiegun ofizialen ingurukoa egin zutela. Euskararen erabileraz ere egin zuten beste saioa, baita elikagaien ingurukoa ere. Gaiak ikasgairen batekin lotura duenean, gela barruan ere lantzen da aurrez. Eztabaida batzuetan irakasle gehiagok ere parte hartu izan dute”, esan zuen.

Deialdi zabala egiten da ikasle guztien artean. Areto batean biltzen dira eta gaiaren aurkezpenaren buruan hasten dira eztabaidan. Ateneoak berak funtzionamendua arauturik du, parte hartzeari dagokionez batez ere, ahalik eta zabalena izan dadin.

Dozena bat laguneko taldea izaten da, nahiz eta azken saioetan gehiago bildu diren.  

ikastola 203
2013 Apirila
203