IKASTOLA 203 > ikastolak > DONIBANE LOHIZUNEKO IKASTOLA, ERAIKIN PUBLIKO BATERA

Donibane-Ziburu Ikastola. Donibane Lohizune

DONIBANE LOHIZUNEKO IKASTOLA, ERAIKIN PUBLIKO BATERA

Ikasle kopuruak behera egin duelako hutsik geratu den eskola publiko batera aldatuko dira urtebete barru Donibane Lohizuneko ikastolako 123 ikasleak. Egoitza berria Urdazuri auzoan dago, geltokitik gertu. Egokitzapen lanak eta gela berriak udalak bere gain hartuko ditu, eta ikastolak alokairua ordainduko dio Udalari. Peio Dufau lehendakariak esan zigunez, gaur dauden egoitzan, ‘Harriet Baita’ etxean, orain hogei urte sartu ziren bi urterako sartzen zirela pentsatuta.

Oinazpia
Urteak daramazki Donibaneko ikastolak irtenbide baten bila. 

Ikasle kopuruak behera egin duelako, hiru eskola publiko elkartu eta bat egingo dute Donibane Lohizunen eta hutsik gelditzen zen eraiki bat egokitu du Udalak ikastolarentzat. Peio Dufau ikastolako lehendakariak esan zigunez, herri garestia izaki, gazteek alde egiten dute eta ume kopurua jaisten ari da. “Bi eraikin hutsik geratu direlarik, bat ikastolak hartuko du bere esku. Eraikin hori Urdazuri auzoan dago, geltokitik bertan”, esan zuen. Gaur egun ikastola ‘Harriet Baita’ etxean dago. “Duela hogei urte bi urterako sartu ginen egoitza horretan, ordurako zahartua zegoelako. Ez da batere leku egoikia. Egoitza berrian Udalak egokituko ditu gelak baita berri batzuk egingo. Ekainean hasiko dira egokitzapen lanak eta guk urtebete barru egingo dugu egoitza aldaketa”, esan zuen Dufauk.

123 ikasle ditu Donibane Lohizuneko ikastolak. Egoitza berrian urte batzuetarako lekua izango dute. Alokairu bat ordainduko dute eta hori finkatzen ari dira Udalarekin. 

ikastola 203
2013 Apirila
203