Laudio Ikastola. Laudio
XIII. HEZKUNTZA JARDUNALDI ARRAKASTATSUAK
XIII. Hezkuntza Jardunaldiak antolatu zituen Laudio Ikastolak, urtarrilaren 21etik 24ra bitartean. Haur eta neska-mutilen heziketan egunero sortzen diren arazo ezberdinei buruz aritu ziren hainbat aditu Herriko Plazako aretoan. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarri zuten bertaratzen ziren gurasoentzat. Aitor Fernandez de Pinedo IKT teknikari eta Komunikazio arduradunak esan zigunez, Nerea Mendizabal psikopedagogoa, Leire Darreche EHUko irakaslea, Miriam Bilbatua Pedagogian doktorea, Ana Usabiaga psikopedagogoa, Ainara Artetxe psikologoa eta Juanjo Arrate gizarte hezitzailea igaro ziren hurrenez hurren hizlarien oholtzatik. Entzule herriko zein eskualdeko guraso eta irakasleak izan zituzten.