IKASTOLA 236 > orientazioa > Piztu jolasaren zirrara!

Argitxoren bilduman

Piztu jolasaren zirrara!

Jolas berriak plazaratu ditu Ikastolen Elkarteak

Familian, lagunartean, lagunen lagunekin… elkarrekin jolasteko bost joko berri.

Piztu jolasaren zirrara!

Jolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin… elkarrekin jolasteko bost joko dakarzkigu aurten Argitxok: Argitxo eta gure gorputza, Argitxoren lehen hitzak, Nor da nor? Argitxorekin jolasean, Argitxo Euskal Herrian eta Urkatua.

Argitxo ETA GURE GORPUTZA 
Adina: 4-8

Neskaren eta mutilaren irudia duten bi puzzle, aurretik nahiz atzetik jolasteko. Gorputz-atalen, hezurren eta organoen izenak idatzita daude.
Jolasteko era ugari eskaintzen dira

Edukia: 30 zatiko 2 puzzle (aurretik eta atzetik inprimatuta). 45x58cm puzzle bakoitza

ArgitxoREN LEHEN HITZAK
Adina: 4-8

Irakurketa-idazketa prozesuaren lehen pausoak ematen laguntzeko jolasa.
Norberari egokitutako hitza idatzi beharko da taulan, ereduari erreparatuta.

Jolasteko erabilera ugari eskaintzen dira.

Edukia: 22 txartel, taula (35x35 cm) eta 100 plastikozko letra-fitxa.

NOR DA NOR? ArgitxoREKIN JOLASEAN
Adina: 5+

Neska naiz eta ingeniari izan nahi dut!

Lanbideen gaiari honi lotutako genero-estereotipoez jabetzea, genero-berdintasuna lantzea eta genero-bazterketa saihestea da jolasaren helburua.

Edukia:  2 euskarri, 24 pertsonaia (euskarri bakoitzean) eta 24 pertsonaia solte.

Argitxo EUSKAL HERRIAN
Adina: 5+

Euskal Herriaren irudia duen puzzle honetan pertsonaia ezagunak (Argitxo, Olentzero...), monumentu esanguratsuak, herriak eta hiriak, mendiak eta ibaiak... aurkituko dituzu.
Argitxo ere ezkutatu egin da irudian, Euskal Herriko hainbat tokitan. Ezetz aurkitu!

Edukia: 40x28 cm-ko puzzlea; 50 zati.

URKATUA
Adina: 6+

Urkatuan jolasteko euskarriak,  arauak eta jolasteko beste hainbat proposamen eskaintzen dira.
Euskaraz nahiz ingelesez jolas daiteke

Edukia: 2 euskarri, 72 letrako 2 bilduma eta euskara-ingelesa hiztegia.

 

 

 

 

 

ikastola 236
2019 Abendua
236