Zubi Zahar Herri Ikastola, Ondarru
Ausolanekin eta Lea Artibai Landa Garapenerako elkartearekin, elkarlanea
Urrats berriak ematen
Oraingo urrats berria da elkarlanean, gure eskualdean ekoiztutako elikagaiak kontsumitzeko.
Garrantzi handia eman diegu beti jantokiko menu orekatu eta osasuntsuei. Bazkaltzen geratzen den edonork bertan eginiko kroketa, etxeko postre edo antxoak “pla-pla” janez gozatzeko aukera bikaina du. Oraingo urrats berria da elkarlanean arituko garela, gure eskualdean ekoiztutako elikagaiak kontsumitzeko aukera paregabea izango dugulako: garaian garaikoak, freskoak eta osasungarriak.
Hau guztia egitearen arrazoia, jantokia ikastolaren hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gune aproposa dela sinestuta egotea da.