Nafarroako Ikastolak, NIE
Matematikako Irakaskuntzan oinarritutako Esperientzia bisuala
ERASMUS +
Arangoitiko Garazi Larrañaga eta Nora Uribeetxeberria, eta Zangozako Ikastolako Idoia Legarreta, ezinbesteko laguntzaileak.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak, NIEk, Europako Batzordeak diruz lagundutako argitalpena aurkeztu du, POLY-UNIVERSE IN SCHOOL EDUCATION (PUSE) izenarekin. Proiektua, Poly-Universe jokoan dago oinarrituta, János Szász Saxon hungariar artistak sortutako jokoa izanik. Jesus Mari Goñik eta Irene López-Goñik diseinatu eta koordinatu dute material honen inplementazioa. Arangoiti Ikastolako Garazi Larrañaga eta Nora Uribeetxeberria, eta Zangozako Ikastolako Idoia Legarreta ezinbesteko laguntzaileak izan dira.