IKASTOLA 232 > orientazioa > Bueltan da elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa!

11. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa - publierreportajea

Bueltan da elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa!

Apirilaren 12ra arte zabalik izango da lanak bidaltzeko epea.

Urtero bezala, sari zoragarriak izango dira bai parte hartzaileentzat eta baita eskolentzat ere.

11. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Bueltan da elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa! Hamarkadaren muga gainditu ondoren, aurten berriro ere parte hartzeko deialdia zabaldu berri da. Urtero bezala, hiru dira haur eta gazteek egin beharko dituzten ariketak. Txikienek, enpatiaren gaia jorratzen duen Jon Martinek idatzitako ‘Lepaluzearen bihotza’ ipuina irakurri eta ilustrazio bihurtu beharko dute. Koxkorragoek ariketa bera alderantziz egin beharko dute, Alex Machoren ilustraziotik ipuina sortu behar dute, gehienez orrialde bakarreko luzaera izan behar duen ipuina. Amaitzeko, berriz, gaztetxoek komiki ala bineta bat egin beharko dute: emakumeek historian zehar kulturan izan duten  garrantzia adieraziko lukeen komiki ala bineta.

Lehiaketaren oinarriak www.elkar.eus web orrian  kontsultatu litezke eta apirilaren 12ra arte zabalik izango da lanak bidaltzeko epea.

Urtero bezala, sari zoragarriak izango dira bai parte hartzaileentzat eta baita eskolentzat ere. Jolas hezitzaileak, tabletak eta opari txartelak haurrentzat eta eskolentzat berriz, Basque Culinary Center-era txangoak edo Irrien Lagunen ikuskizuna.

Zeren zain zaute? Ez galdu aukera eta parte hartu 11. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan!!

ikastola 232
2019 Otsaila
232