Publierreportajea
Gentzane Garcia "Terapia bisualak konpontzen ditu ikasketa arazo ugari"
Ikaskuntza eta Terapia Bisuala
Visuality, Zentro aurreratua optometria eta ikaskuntza prozesutan
Visuality-n oinarrizko azterketa egiten da, ikasleek ikasteko lituzketen zailtasunak detektatzeko, eta kasuan-kasuan, zeregin jakin batzuen biden, balizko zailtasun horiek gainditzeko, hartara, ikasketa prozesua egokia izan dadin.
Ikerketa ugari egin dira eskola-porrotaren inguruan, eta jakin badakigu, ikasketa garaian 4 kasutik 3k ikusmen, lateralitate gurutzatu, koordinaketa… arazoekin dutela lotura. Badugu zertan eraiki. Horregatik hurbildu gara GENTZANE GARCIArengana informazio bila, doktorea baita Ikaskuntza eta Terapia Bisualean. Getxon eta Azkoitian kontsulta zentro aurreratuak dauzka ikasketa arazoei aurre egiteko; 20 urte baino gehiago daramatza lan horretan. Hainbat ikastolarekin harremanetan dagoenez, informazio interesgarri asko dauka eskuartean, eta horren berri jakiteko eta familiekin ere partekatzeko, beragana jotzea erabaki dugu.
Zeintzuk dira kontuan izan beharreko sintoma orokorrak?
Irakurtzeko eta ulertzeko arazoak daudenean, arreta zein interesa galtzen direnean, lanak egiterako orduan moteltasuna nabari denean, edo ikasteko gogorik ez dagoenean, ulermenean arazoak egon daitezke.
Badaude ikaslearengan agerikoak diren, eta arazoen iturburu izan daitezkeen seinaleak, hala nola, argi ez ikustea, irakurtzeko unean burua idatziari hurbiltzea, begi bat ixten duenean irakurtzen ari den horretan galtzea, lerroari jarraitzeko behatza behar izatea, nabarmen nekatzea, begiak igurztea, hitzak eta lerroak saltatzea, ongi ez ulertzea, ardura eta jarraipena galtzea, lanak astiro egitea, kirolean koordinazio arazoak izatea, eta urduritasuna adieraztea.
Ondorioz, zer gertatzen zaio?
Sufritu egiten du, izan ere, oso maiz entzungo du alferra dela, orokorrean interesik ez duela, errebeldea dela, ez oso argia, eskolan zailtasunak dituela, kirolean ere bai…
Entresaka
“Ez du ikasi nahi zailtasunak topatzen dituelako; behin horiek gaindituta, jarrera aldatu egiten du”.
Zer ikusmen azterketa egiten dituzue?
Azterketak urrats ezberdinak ditu. Batetik, bistaren eraginkortasun ezarekin loturarik ba ote duen; edo begien mugimenduetan zailtasunak ba ote dauden. Bestetik, lateralitateak eta dominantziak aztertzen ditugu. Hitz arrotzak diren arren, espazioan eta denboran kodigo idatziak, hots, letrak eta zenbakiak ulertzeko zailtasunarekin, eta horrek irakurketan eta kalkuluan dituen ondorioekin dute zerikusia. Horrekin batera, ikusmen edota entzumenarekin pertzepzioaren lotura egokia den ere aztertzea.
Argiena izaten da azterketaren emaitza jasotzea, zeinetan oinarrizko zailtasuna ageri den. Horixe da ondorengo urratsak emateko giltza.
Nork bisitatu beharko luke Ikaskuntza eta Terapia Bisualeko profesionala?
Perfil bat baino gehiagoko ikasleek: ikaskuntza prozesuan zailtasunak dituztenek, portaera zailak dituztenek, mugitzeko edo kirolean koordinazio zailtasunak dituztenek, irakurketa-idazketan adin bereko umeak baino motelago doazenek, irakurtzeko unean buruko minaz kexu direnek, begiak igurtziz aritu eta lauso ikusten dutenek (azken hauei epe laburrean miopia handitzen zaie), askotan arreta edo interes falta dutenek, edota lanak zein jarduerak egiteko motel dabiltzanek.
Entresaka
“Gertatzen zaigu aurretik aipaturiko zailtasunen bat gaindituta, adimen normala edo altuagoa duten neska-mutikoekin lan egitea”
Gainetik aipatu dituzu ondorioak
Bai, halaxe da. Eguneroko frustrazioak ondorio makalak ditu: interes falta handitu egiten da, alfertu egiten da, errebelde bihurtu, garuna ez du behar bezainbat ernetzen, eta kiroletan mugak sortzen zaizkio.
Zein da irtenbidea?
Garaiz ibiltzea, errotik arazoari aurre egitea, ariketak bideratzea. Zailtasun bakoitzari bere irtenbidea topatzea, haur bakoitza ezberdina baita. Eskola eta familia arteko erronka eta enpatia beharrezkoak dira. Umeak eskertu egingo ditu, eta aurrera eginen du. Autoestimua handitu egiten zaio eta bere kideekin ondo moldatzen da; bera izatea lortzen du, konfiantzaz.
Zeintzuk dira Terapia Bisualaren garapena eta emaitzak?
Orokorrean garapena azkarra da. Egia aitortzeko, gogobeteko emaitza da ikustea neska-mutikoek nola ikasten duten irakurtzen, ulertzen, euren gaitasunak lantzen, autoestimua igotzen. Koordinazio zailtasunak dituztenek aurrera egiten dute kirolean. 20 urte baino gehiago daramat lorpenak ikusten. Esan dezaket ziurtasuna garatzen dutela euren gaitasunak lantzen. Visualityn ehundaka kasu ezberdinekin egin dugu lan, emaitza baikorrak lortuz.