IKASTOLA 226 > orientazioa > Gabonak ate joka Kutxa Ekogunean eta Eureka! museoan

Etxeko txikientzat, baita etxeko guztientzat

Gabonak ate joka Kutxa Ekogunean eta Eureka! museoan

3-12 eta 3-99 urte bitartekoentzat

Aukera zabala eta eskura, ekogunea.eus-en

Olentzerori ongi etorri eman nahi diogu gure parkea ezagutu dezan. Nahi al duzu gurekin etorri? Web gunean izena eman www ekogunea.eus

ETXEKO TXIKIENTZAT (3-11 urtekoentzat)
KUTXA EKOGUNEKO HAUR PARKEAn

* ANIMALIAK NEGUAN ZER?
Ipuin antzeztua
abenduaren 4an
Kutxa Ekogunean animaliak bizi dira eta pozik leudeke bisitatuko bagenitu jolasteko, laztantzeko, bainatzeko, ezkutatzeko edo korrika egiteko, betiere elkarrekin poliki ibiliz gero. Ezagutu nahi dituzu? Zikintzeko eta disfrutatzeko prest etorri!

* EKOGUNEKO BELDARRA
Haurrentzako tailerra
abenduaren 16-17
Haurrak tximeletak ezagutzen dituzte, baina ezagutzen dituzte tximeletak bihurtu baina lehenago zer diren? Beldar baten transformazioa ikusi (bideoan) eta gero bere gorputza ezagutzera goaz.

* IRAZKO POTEEKIN XILOFONOA
Haurrentzako tailerra
abenduaren 23, 27, 30

* NEGULEKUAK
Haurrentzako goiz-pasak
abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 05era
Zeinek esan du neguan bizidunak lozorroan sartzen direla?  Batzuk bai, baina Ekogunean inoiz baino esnatuago gaude! Bi astean zehar adin guztientzako jarduera ezberdinak antolatu ditugu, negua izanik ardatz nagusi eta Ekoguneko eremua, jolastoki. Gure abeletxeko animaliek neguan zer egiten duten behatuko dugu, Ipar Haizearen bisita jasoko dugu, neguko olinpiadetan hartuko dugu parte eta, nola ez, hotz handia bada, gure Haur Parkea eskura izango dugu. Zatoz guregana, eta ez gera lozorroan!

Hori baino gehiago ere bada:
* INUZENTE EGUNA
Haurrentzako egokitua
abenduaren 28
Inuzente eguna dela eta bihurrikeriak egiteko gogoa piztu zaigu Ekoguneko Haur Parkean, horregatik sorpresaz beteriko eguna prestatu dugu.

ETXEKO GUZTIENTZAT (3-99 urtekoentzat)
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAn
Gabonetan, jarduera eskaintza zabala
Zientziak gizakion arrazoitzeko gaitasunean eta behaketarako berezko jarreran du oinarria. Eureka! Zientzia Museoa interaktiboa da, zientziaren eta teknikaren munduarekin parte hartzeko pentsatua eta diseinatua.

* ZIENTZIA TXOKOA eta CAMPUS TEKNOLOGIKOA
Lau egunetako bi txanda
abenduaren 26, 27, 28 eta 29
urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5
Oporraldietako goizetan, lagunartean ondo pasatzen eta zerbait berria ikasten.
Zientzia Txokoa: 4-10 urte. Haurrak zientziara modu dibertigarri batean hurbildu daitezen. Eskulanak, jolasak, esperimentuak, planetarioa, simulagailuak, animaliak, …

Campus Teknologikoa: 7-16 urte. Kezka berriak erakusten hasten dira gazteek, eginez ikasi eta dibertitzeko. Aurten Minecraft, Eraikin Biodomotikoa eta Gabonetako paisaia berezi bat egiten ikasiko dugu.

* PLANETARIUMean berrikuntza
3Dko saioak
asteburu, jai-egun eta Gabonetako oporretan
Unibertsoan murgilduko gara Planetario eraberrituan. Polaris eta Kaluoka´hina: uharri sorgindua 3D filmak eskainiko ditugu. Biak lau urtetik gorakoentzat egokiak. Gaztelaniaz 13:15ean eta euskaraz 17:00etan.

* ANIMALIA Aretoa
Bisita gidatuak
asteburu, jai egun eta Gabonetako oporretan
Naturaren eta izaki bizidunen kontserbazioaren garrantzia hobeto ulertzeko. Oihan tropikaletako sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak ezagutuko ditugu besteak beste, eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu.
Bisita gidatuak 11:30 eta 18:30ean, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere.

* ANIMAZIO ETA IKUSKIZUNAK
Museoko sarrera dutenek har dezakete parte
asteburu, jai egun eta Gabonetako oporretan (ordutegia programazioa kontsultatu)

Animazioak
Segway-a, Fakirraren ohea, Magdeburgoko Hemisferioak, Zuzeneko esperimentuak, Dinosauroen oinatzaren atzetik tailerra, …

Zientzia ikuskizunak
Elektrizitate ikuskizuna eta Elementuen Magia

* SIMULAGAILU GELA
asteburu, jai egun eta Gabonetako oporretan
Eta bisita biribiltzeko, emozio berriak eskaintzen dituen simulagailu gela dugu.
Bertan 1 Formula autoa gidatu dezakezu edota Errusiar mendian gora eta behera ibili. Hegazkin bat pilotatzeko aukera ere badago eta baita familia giroan 3D espazio-ontzi bat gidatzekoa ere.

ikastola 226
2017 abendua
226