Ikastolen Elkartea
EHI-k 'Hatz 10' mekanografia aplikazio propioa sortu du
Mekanografia aplikazioa
Ikasleak DBHra heltzen direnean mekanografiatzen ikastea da Hatz10en helburua.
Ikasleak DBHra heltzen direnean mekanografiatzen ikastea da Hatz10en helburua. Hatz10 web-aplikazio bat da eta ikasle bakoitzak bere pasahitza izango du bertan sartzeko. Hartara, bakoitzaren erritmora egokitzen den ikasketa prozesua burutu ahal izango du ikasle bakoitzak.
Ikasleentzako ikasketa hau erakargarri egiteko, gamifikazio moduan dago planteatuta, hau da, jolas modura eta bisualki erakargarria den interfaze batekin.
Interesa duten gurasoek ere aukera izango dute Hatz10 erabiliz mekanografia ikasteko.
Ikastolen eskaera izan da mekanografia aplikazio bat sortzea, euskaraz eta euskal edukiak izango dituena. ikasleak behar bezala 10 hatzamarrak erabilita ordenagailuaren teklatua ongi erabiltzeko.
Hasteko ikastoletan zein aplikazio erabiltzen ziren ikusi eta beharrak aztertu ziren: web bidez eta euskaraz nahi da, irakaslearentzat ikaslearen jarraipena egiteko aukera eskaintzen duena eta irakasleak dituen galderak argitzeko foro bat eskainiko diona.
Behin ikastolen elkarteak aplikazioa garatuta, esperimentazioa burutu du 2016-17 ikasturte honetan 12 ikastolan (732 ikasle). Esperimentazio honetan ikasleek eta irakasleek egindako balorazioekin, hobekuntzak egin dira eta dagoeneko prest dago Hatz10 nahi duen ikastolak 2017-18 ikasturtean erabiltzeko.
Esperimentazioak eman duenarekin eta Lehen Hezkuntzako etapako arduradunekin kontrastea egin ondoren, Ikastolen Elkarteak Hatz10 gelan erabiltzeko metodologia bat hobetsi du: hiruhileko baten erabiltzea, astean 2 saiotan eta saio bakoitzean 30 minutuz. Hartara ikasle bakoitzak ikasturte batean 10 orduz erabiliko luke ikastolan Hatz10 aplikazioa.
LH4. Mailako ikasleekin hastea da proposatzen dena eta hiru ikasturtetan erabiliko luke ikasle honek aplikazioa, goia aipatu dugun eran. Honela, LH4, 5 eta 6. Mailan erabiliz ikasle horrek 30 orduko praktika bat pilatuko du eta horrela DBHra mekanografiatzen ikasita helduko da ikasle hori.
Ikasle guztien aurre ezagutzak berdinak ez direnez, hiru mailakatze edo ditu Hatz10ek: ikasi, aurreratua eta trebatze faseak hain zuzen.
Merkatuan badira beste metodo batzuk, baina ikastolen Hatz10 aplikazioak ariketa lez euskal kanta ditu, euskarak dituen berezitasunak kontuan ditu, euskalkiak adibidez, ariketa bereziak s,z,x,ts,tz,tx letrekin, atzizkiak lantzeko jarduerak eta ikaslearen jarraipena egiten du, estatistikak jasotzen ditu eta bere beharretara egokitzen da. Ikasle batek letraren batekin zailtasunak baditu, horretan aritzeko aukera izango du, aplikazioak akatsak kapturatzen baititu horietan behin eta berriro ekiteko. Ikaslearentzat erakargarri suertatzeko gamifikazioan oinarritzen da, ariketak jolas eran proposatuz. Ikaslea bere pasahitzarekin sartu ahalko da aplikazioan, ikastolan zein etxetik lan egiteko aukera izango duelarik.
Gurasoek ere aukera izango dute nahi badute Hatz10 erabiltzeko. Interesa duen gurasoari bere ikastolak adierazi behar dio nola egin behar duen eskaria.