Gasteizko ikastolak 25 urte
Batxilergoa eskainiko du Armentia ikastolak, heldu den ikasturtetik aurrera
Mila ikasletik gora ditu
Batxilergo ikasketak eskainiz ospatu nahi ditu 25 urteak.
Mende laurdena beteko du datorren ikasturtean Gasteizko Armentia ikastolak. Baina atzera begira bainoago etorkizunari begira jarria dago. Batxilergo ikasketak eskainiz ospatu nahi ditu 25 urteak. Era berean, eraikina eraberritzen ari dira Armentian, espazioak egokitu eta pedagogia berritzailerako prestatzeko. Bi milioi euroko aurrekontua du egiten ari diren inbertsioak.
Ezohiko ikasturtea ari dira izaten Armentia ikastolan. Ezohikoa, aurtengo eta datorren ikasturteari begira ari baitira lanean. Izan ere, datorren ikasturtea berezia izango da Gasteizko ikastolarentzat, Arabako hiriburuan dagoen bakarrarentzat. Hogeita bost urte beteko ditu ikastolak; gaztea da, 1993. urteko publifikazio prozesuaren ondotik sortua, eta mende laurdena ospatzeko eraberritzen ari da.
Hasteko, batxilergo ikasketak eskaintzen hasiko da 2017-18 ikasturtean. Jauzi handia egingo du, beraz, ikastolak. Batxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta sozio-sanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoa.
Batxilergoa metodologia aktiboen bitartez ikasiko dute Armentia Ikastolako ikasleek, Agurne Barruso zuzendariak azaldu duen moduan. “Proiektuen bitartez ikasiko dute”, esan du. Kontuan hartuta, ikastolan bertako DBH 4. mailako ikasleak EKI proiektuaren bidez ikasi dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan, eta haiek izango direla euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako pedagogia berrian aritu eta batxilergora igaroko diren lehenak, etapa horretan sakondu egingo dute pedagogia horretan, “emaitza akademiko hobeak ematen dituelako, eta pertsona konpetenteagoak egiten dituelako”, Barrusoren esanetan. “Gaur egungo joera arrakastatsu guztiak horretara doaz eta Unibertsitateak eta lan mundua ere hori ari dira eskatzen”.
Bi lerro irekiko dituzte Batxilergoan, eta orain matrikulazio kanpaina ari dira prestatzen. Dagoeneko mila ikasletik gora dituen ikastola gehiago haziko da, beraz, eta hemendik bi ikasturtera oraindik gehiago. Aurtengo ikasturtean 1.070 ikasle zeuden matrikulatuta 0-16 urte bitartean; heldu den ikasturtean, batxilergoko lehen mailarekin 1.131 izango dira, eta 2018-19koan, eskaintza osoa dutenean, 1.170.
Ikasle hazkundeari erantzuteko eta behar pedagogiko berrietara egokitzeko inbertsioak egitera bultzatu du Armentiako ikastolako komunitatea. Obretan dago eraikina izango duten eskaintza osoa egoki sartu eta kokatzeko, eta Haur Hezkuntzarako marko pedagogiko berrira egokitzeko. Era berean, espazio estali gehiago edukitzeko ere lanetan ari dira. Bi milioi euroko aurrekontua daukate inbertsio horiek egiteko, eta eraberritze eta egokitze lanak maiatzean amaitzea espero dute.
ENTRESAKA: Batxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta sozio-sanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoaBatxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta sozio-sanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoa.
Ezohiko ikasturtea ari dira izaten Armentia ikastolan. Ezohikoa, aurtengo eta datorren ikasturteari begira ari baitira lanean. Izan ere, datorren ikasturtea berezia izango da Gasteizko ikastolarentzat, Arabako hiriburuan dagoen bakarrarentzat. Hogeita bost urte beteko ditu ikastolak; gaztea da, 1993. urteko publifikazio prozesuaren ondotik sortua, eta mende laurdena ospatzeko eraberritzen ari da.
Hasteko, batxilergo ikasketak eskaintzen hasiko da 2017-18 ikasturtean. Jauzi handia egingo du, beraz, ikastolak. Batxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta sozio-sanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoa.
Batxilergoa metodologia aktiboen bitartez ikasiko dute Armentia Ikastolako ikasleek, Agurne Barruso zuzendariak azaldu duen moduan. “Proiektuen bitartez ikasiko dute”, esan du. Kontuan hartuta, ikastolan bertako DBH 4. mailako ikasleak EKI proiektuaren bidez ikasi dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan, eta haiek izango direla euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako pedagogia berrian aritu eta batxilergora igaroko diren lehenak, etapa horretan sakondu egingo dute pedagogia horretan, “emaitza akademiko hobeak ematen dituelako, eta pertsona konpetenteagoak egiten dituelako”, Barrusoren esanetan. “Gaur egungo joera arrakastatsu guztiak horretara doaz eta Unibertsitateak eta lan mundua ere hori ari dira eskatzen”.
Bi lerro irekiko dituzte Batxilergoan, eta orain matrikulazio kanpaina ari dira prestatzen. Dagoeneko mila ikasletik gora dituen ikastola gehiago haziko da, beraz, eta hemendik bi ikasturtera oraindik gehiago. Aurtengo ikasturtean 1.070 ikasle zeuden matrikulatuta 0-16 urte bitartean; heldu den ikasturtean, batxilergoko lehen mailarekin 1.131 izango dira, eta 2018-19koan, eskaintza osoa dutenean, 1.170.
Ikasle hazkundeari erantzuteko eta behar pedagogiko berrietara egokitzeko inbertsioak egitera bultzatu du Armentiako ikastolako komunitatea. Obretan dago eraikina izango duten eskaintza osoa egoki sartu eta kokatzeko, eta Haur Hezkuntzarako marko pedagogiko berrira egokitzeko. Era berean, espazio estali gehiago edukitzeko ere lanetan ari dira. Bi milioi euroko aurrekontua daukate inbertsio horiek egiteko, eta eraberritze eta egokitze lanak maiatzean amaitzea espero dute.
c
Batxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta sozio-sanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoa.