Ikastolen Elkarteko aholkua
Jolastu familian!
Aurtengo uzta familien eskura
Eguberrian, familian elkartzen gara, eta etxeak jolas, jokoz, jostailuz eta gailu elektronikoz gainezka izaten dira.
Une aproposa izan daiteke gure seme-alabei gure astia eskaintzeko, beraiekin jolastuz. Era honetan, gure denbora baliotsua elkarrekin konpartitzea izan daiteke egin diezaiekegun oparirik preziatuena.
Gure seme-alabekin jolasten dugunean, haurrek guretzako garrantzitsuak direla sentitzen dute, gure atentzio guztia beraiei eskaintzen diegula, beraiekin disfrutatu egiten dugula, beraien eredu izan nahi dugula… Haurrek maite ditugula sentitzen dute, eta maitatua sentitzeak haurraren auto-estimua eta zoriontasuna bultzatzen ditu.
Elkarrekin jolastuz familiartekoon harremanak sendotzen dira, elkar hobeto ezagutzen dugu, bakoitzaren kezkak eta sentimenduak azaleratzen ditugu, elkarri laguntzen diogu, eta denen arteko familia-oroitzapenak eraikitzen joaten gara.
Ea hemen proposatzen dizkizuegun jolas eta joko berri hauek laguntzen dizueten helburu hori lortzen.
Itzali gailu elektronikoak eta jolastu familian!