IKASTOLA 220 > orientazioa > Haurrak kontziente izan behar du zertarako behar duen hizkuntza ikastea

Elduaien Hizkuntza Eskola

Haurrak kontziente izan behar du zertarako behar duen hizkuntza ikastea

Bere hastapenetik, bi izan dira Elduaienek izandako arrakastaren gakoak

Alde batetik, berrikuntza eta metodologia; eta bestetik, familiarekin duten harreman estua.

Bere hastapenetatik,  bi izan dira Elduaienek izandako arrakastaren gakoak: alde batetik, berrikuntza eta metodologia eraginkorraren etengabeko bilaketa eta bestetik, familiarekin duten harreman estua eta ikaslearen jarraipen zuzena.

Ezaugarriak
* Bezeroarekiko harreman oso pertsonala, gardena eta gertukoa. Ikasleen beharrei egokitzeko malgutasuna du indargune.
* Talde txikiak eta ordutegi zabala, haur, gazte eta helduen beharretara egokitzeko.
* Cambridge English azterketa ospetsuen aztertzaile ofizialak dira. Haur eta helduentzako munduko hizkuntza ziurtagiriak lortzeko deialdiak urtean zehar eskaintzen dituzte: Young Learners, KET, PET, FIRST, ADVANCED eta PROFICIENCY
* Irakasle prestatuak. Etengabeko formakuntza jasotzen dute. Goi formakuntza dute eta asko Cambridge English aztertzaile ofizialak dira.
* Ikasteko modalitate guztiak dituzte: aurrez aurreko klaseak, online, mistoak edo Skype bidez.
*Enpresa pribatu eta erakunde publikoekin lankidetza proiektuak ditu, hizkuntzak alderdi profesionalean garatzeko.
* Hizkuntzak ikasteko baliabide berrienak. Aurtengo berritasuna,  gela bakoitzean ekipamendu teknologiko berrienak eta interneta barneratzea izan da.
*Atzerrian hizkuntza ikastaroak eta egonaldiak 5 herrialdetan.

Ikaslea eta familia
Elduaien Hizkuntza Eskolak hizkuntzen ikaskuntzaren kontzeptua aldatu behar dela dio:  “Haurra kontziente izan behar da zertarako behar duen hizkuntza ikastea; eta, horrekin batera, zer egiteko gai den. Hori ulertuta errazago bereganatuko du ahalegina” esan digu Amaia Elduaienek, Ondarretako zentroko arduradunak.

20 urte ikastolekin lanean
Asko dira azken urteetan Elduaienekin elkarlanean diharduten ikastolak. Ikastolarekin eta gurasoekin koordinaturik, haurrei hizkuntzen ikaskuntzan laguntza gehigarria eskaintzen diete,  ikastolan  bertan hizkuntza eskolak ematen orduz kanpo. Eguerdian ala arratsaldean.

Ibilbide luzean ikastolekin batera egin duten lana garatzen joan da gaur egun 3 alderdi garbi bereiziz:
“Lehena, ikasleei eskaintzen diegun formakuntza,  haur hezkuntzan hasi eta goi mailako ikasketak bukatu arte. Ikasturte hasieran mailaketa proba egiten diogu ikasle bakoitzari eta, adina eta ezagutzaren arabera, taldeak osatzen ditugu.

Etengabeko jarraipena egiten diegu, hiruhileko bakoitzean aurrerapen txostenak gurasoei helaraziz eta bilerak eginez urtean zehar eboluzioaren berri emateko.

Bigarrena, irakasleei zuzendua; izan ere, ingelesaren ezagutzan gero eta maila altuagoa eskatzen zaienez, helmuga horietara iristen laguntzen diegu.

Eta hirugarrena, ikastetxeekin lankidetzan garatzen ditugun hezkuntza proiektuak, ikastetxeei bere hizkuntza proiektua garatzen laguntzeko” esan digu Larraitz Erizek,  Elduaieneko komunikazio arduradunak.

Haurrentzako proba bereziak
Haurrek hizkuntza berri bat barneratzeko prozesuan garrantzitsua da bere ahalegina errekonozitzea eta gustura ikasteko motibatzea. Horretarako Elduaienek ikasle gazteekin Cambridge English Young Learners probak erabiltzen dituzte. animatzen dituzte. Proba txiki hauek, umea azterketa modu ludikoan egitera ohitzea du helburu, presiorik gabe eta joko moduan.  Ikasturtean zehar klaseko dinamikan proba honi zuzendutako prestakuntza barneratzen joaten dira eta prest dauden heinean, gurasoekin hitz egiten da proba egiteko aukera emanez. Hizkuntzaren atal bakoitzean haurrak ezkutu kopuru bat jasotzen du bere aurrerapenak baloratuz eta egindako ahalegina saritzeko,  diploma eta opari bat ematen zaie ekitaldi berezi batean, guraso, irakasle eta Cambridge English-eko ordezkarien aurrean.

Honela, lortzen duguna,  alde batetik,  ikasleak egin duen ahaleginak bere saria duela barneratzea eta hizkuntzaren ikaskuntza modu positiboan hartzea da eta bestetik, gurasoek ikasleek benetan duten aurrerapenen ziurtasuna izatea,  hizkuntzen europar markoan duten maila zehatza. 

Laburbilduz, Elduaien Hizkuntza Eskola egun hizkuntzak ikasteko apustu ziurra eta kalitatezkoa.

ikastola 220
2016 Urria
220