IKASTOLA 219 > orientazioa > Lur eta Ametsen hiru abentura berri

Orientazioa

Lur eta Ametsen hiru abentura berri

Euskal Herriko Historia bildumako azke hiru ipuinak

Maiatzaren 24an aurkeztu zituzten Donostian, Lur eta Amets Euskal Herriko Historia bildumako azken hiru ipuinak. Uxue Alberdik idatzi ditu eta Patxi Pelaezek ilustratu hiruak, eta azken 130 urteotako historiaren pasarte bana biltzen dute: ‘Lur eta Amets.

Zazpi Kaleetako eskola’, hemeretzigarren mendearen amaierako Bilbon kokatua, abertzaletasuna eta gizarte eta langile mugimenduen hastapen momentuan; ‘Lur eta Amets. Ikastola armairu barruan’, 1960ko hamarkadaren hasieran, Donostian, frankismo garaiko lehen ikastolen sorreraren garaian kokatua, eta Elbira Zipitriaren bizitzan oinarritua; eta ‘Lur eta Amets. Martxa eta borroka!’, 1980ko hamarraldiaren hasieran, musikaren, gazte mugimenduen eta gaztetxeen leherketaren garaian, Elgoibarren kokatua.

Aurkezpenean parte hartu zuten Uxue Alberdik berak, Lur eta Amets proiektuaren koordinatzaile Antxine Mendizabal editoreak, eta Kontxita Beitia andereñoak.

Andereño historikoetakoa da Beitia, eta Alberdik haien figuran oinarrituta eraikitako istorioaren benetakotasunaren fede emaile gisa ere jokatu zuen agerraldian.

Lur eta Amets Euskal Herriaren Historia, Ikastolen Elkarteak, Elkar argitaletxeak eta Katxiporretak elkarlanean egindako proiektu bat da. Ipuin liburu hauek, bildumaren zazpi, zortzi eta bederatzigarren zenbakiak dira.

 
 
ikastola 219
2016 Ekaina
219