IKASTOLA 218 > erreportajeak > Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoak: Bigarren lan-jarduna
XXIII.Jardunaldi pedagogikoak / Bigarren lan-jarduna

XXIII. Jardunaldi Pedagogikoak / Etengabe Ikasten

Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoak: Bigarren lan-jarduna

Irakaslea bere lanean

Zergatik da hain funtsezkoa irakasleen jarduna?

Apirilaren 20an izango da, Gasteizko Goiuri jauregian.

Lehenbiziko jardunaldian eskola jazarpena eta Kiva programa jorratu baziren, aurtengo jardunaldien bigarren lan jarduna irakaslearen figuraren inguruan ardaztuko da. Irakaslea ahalduntzea xede. Ahaldundu, bere egitekoa hobeto egiteko.

Zer behar du irakasle on batek bere ahalmen guztiak garatzeko? Irakaslearen lana eta bere garrantzia erakustea du xede aurtengo jardunaldi pedagogikoen bigarren lan jardunak. Ohi bezala, gaian aditu diren pertsonak euren esperientziak kontatzeko gonbidatu dira jardunaldi honetara. Horietako bat da Santiago Moll, irakasle eta irakasle prestatzailea eta hezkuntza gaietako blogari ezaguna. Mollek ‘Lidergoa ikasgelan’ izeneko hitzaldia emango du goizean, eta arratsean, berriz, tailer bat emango du denboraren kudeaketari buruz.

Enrique Zuazuak berriz, ‘Irakasten ikasten’ hitzaldia eskainiko du. Zuazua matematikari ezaguna da, eta katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Irakaslea eta ikastola, bien arteko loturari buruz arituko da, berriz, Irene Larraza, Tolosako Laskorain ikastolako lehendakari gisa.

Horrezaz gain, praktika on eta tailer gehiago ere egongo dira. Enprendizaia edo ekintzailetasunaren inguruan hainbat ikastolaren esperientziak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Bakarkako tutoretzari buruzko esperientzia kontatuko dute, berriz, Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkariek.

Apirilaren 20an izango da lan jarduna, goiz eta arratsaldez. Apirilaren 15ean amaituko da matrikulatzeko epea.

ikastola 218
2016 Apirila
218