IKASTOLA 218 > erreportajeak > Kezkak eta proiektuak partekatu eta etokizuneko erronkei elkarrekin aurre egin nahi diete
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia
Batxilergo mintegia

Batxilergo mintegia osatu dute ikastolek

Kezkak eta proiektuak partekatu eta etokizuneko erronkei elkarrekin aurre egin nahi diete

Behar batetik sortua, garatzeko sortu da.

Ikastolek hezkuntzako etapa horretako gaiei buruz hitz egiteko erakutsi duten gogoari erantzunez osatu du Ikastolen Elkarteak Batxilergo mintegia.

Batxilergo mintegia behar batetik sortu da; azken aldian hezkuntzaren etapa horretan, ikasleak derrigorrezko hezkuntzatik unibertsitaterako bidean jartzen dituen etapa
horretan, iragarri diren aldaketen aurrean prest egoteko talde bezala. Behar batetik sortu arren, ordea, geratzeko sortu da.
Etapa horri dagozkion gaiei buruz hitz egiteko ikastolek erakutsi duten gogoari erantzun egin nahi izan zaio Ikastolen Elkartetik, eta Batxilergo Mintegia osatu da ikasturte honetan. Euren zentroetan batxilergoa eskaintzen duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolak ari dira parte hartzen. Kezkak eta proiektuak partekatu eta etorkizuneko erronkei elarrekin aurre egitea, horiexek, besteak beste, dituzten xedeak.

IKASTOLA aldizkaria mintegiaren saioetako batera joan zen. Durangoko Kurutziaga ikastolan bildu ziren, eta une honetan Batxilergoko curriculumari dagozkien gaiak jorratu zituzten saio horretan. Aretoa lepo beterik zegoen. Saio honetan, lehenbizikoan bezala, Batxilergoa duten ikastoletako zuzendarien eta arduradunen partaidetza oso handia izan baitzen.

Batxilergoa arautuko duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren zirriborroak sortu dituen kezkak argitzera joan ziren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Batxilergoko ikuskatzaileen buru Javier Granja, eta Gipuzkoako lurraldeko ikuskatzaileen buru Jose Antonio Fernandez. Kezka ia guztiei erantzun zieten bi arduradunek. Eta erantzuterik izan ez zutenei, berriz, gauzak nondik nora joan daitezkeen azaldu zuten, selektibitatea eta errebaliden auzian, adibidez.

Ia bi orduz egon ziren azalpenak ematen, bai Batxilergoari buruz, baina baita DBH 4ko antolaketaz ere. Ikastolek eta Ikastolen Elkarteak zinez eskertu zituzten Granjak eta Fernandezek emandako azalpenak. Curriculumarekin zerikusia duen beste gai bat ere jorratu zuten Ikastolen Elkarteko curriculum arduradun Mikele Aldasororekin. Derrigorrezko hezkuntzarako ikastoletan diseinatutako curriculumarekin koherentzian (konpetentzietan oinarritutakoa) batxilergorako curriculumak eduki beharko lituzkeen ezaugarriak azaldu zituen Aldasorok.

ikastola 218
2016 Apirila
218