Lenbur Fundazioa
Burdin taupadak, Euskal Herriaren bihotza
Bisitak antolatuta "Burdin Haranan"
Lenbur Fundazioaren eskutik Euskal Herriko historian atzera egingo dugu Erdi Arotik Industrializaziora, XI. mendetik XXI.eraino, burdinaren garrantziaz jabetzeko.
Sorpresa izugarria hartu dugu ikusi dugunarekin, horregatik kontatzen dizuegu entzundakoa, eta aholkatzen dizuegu ikastolarekin ala familiarekin hurbiltzea. Bertako langileen jakintasuna, prestutasuna, malgutasuna eta alaitasuna eskertu ditugu. Esaten dutena bizi dute, komunikatzaile bikainak dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (natiboak) aritzen dira, bisitari taldeari egokitzen baitira.
HIRU IBILBIDE
Mila urteko burdin-historia zeharkatzeko, Urola ibaitik abiatuta bailarara lotuta:
1. GOIAN, Erdi Aroa
Burdinolaren ibilbidea Aizkorri - Aratzeko Parke Naturalean, Legazpin.
UrOla ibaiaren jaio leku, burdinaren ardatza, Erdi Aroko bizimodua ulertzeko balioko diguna: burdinolak, presak, kanalak, pago lepatuak daude, eta hor elkarrekin bizi ziren olagizonak (lanabes egileak) eta baserritarrak (elikagaien ekoizleak).
2. ERDIAN, XVIII. menderaino
MIRANDAOLA PARKEA
Bi gune: Euskal Burdin Museoa eta Mirandaolako burdinola
Bertan bisitaria aurre-industrializazioan murgiltzen da, burdinolek Euskal Herriari ospe eta fama eman zioten garaian. Imajina Euskal Herrian 300 burdinola baino gehiago izan zirela, eta Legazpin horietako 20!
Parkean bi gune garrantzitsu daude: Euskal Burdin Museoa non, adibide praktiko eta ulergarrien bitartez, Euskal Herrian burdinak izan duen garrantziaz mintzatzen gara; eta, Mirandaolako burdinola, Gipuzkoako altxor paregabea, mugimenduan ikusteko aukerarekin: olagizonek dinbi-danba jartzen baitute martxan, XVI. mendean janzten ziren itxurarekin. Bukatzeko, sorpresa, ola-pintxoa eskaintzen dute bero-beroa burdinolako sutegian egina, baserriko ogi goxoarekin!
Historian aurrera eginez XVIII. mendean, burdinolen garai oparoak amaitu zirenean, krisialdi larria jasan zuen Euskal Herriak. Baina krisiari aurre egin genion, ideia berriak sortu genituen eta industrializazioren bidean jarri ginen …
3. BEHEAN , XX. mendea
LANGILEEN IBILBIDEA
Iraultza Industriala, Legazpi herrian.
Euskal Herriko herri gehienak bezalaxe, Legazpi ere Industrializazioarekin aldatu zelako. Burdinola zaharrak lantegi bihurtu ziren, olagizonak langile eta baserri asko langileen etxebizitza. 1950. hamarkadan milaka eta milaka pertsona etorri ziren lan bila, lan ugari baitzegoen. Hasieran Arabatik eta Nafarroatik iritsi ziren, ondoren, Burgosetik eta Extremaduratik. Patricio Echeverriak bilakatutako unibertsoa esplikatzen da, gerraren ondoko urteak, familiak nola bizi ziren, zein etxe motatan, nolako eskolatara joaten ziren. Lantegian sartu, kaskoak jantzi, “fitxatu”, kate-lanean jolastu; eta gauzak nola, zergatik eta zein ondorio izan zuten ikasteko aukera eskaintzen da. Euskal Herriko azken 60 urtetako arte garaikidea ulertzeko bidea ere bada bisita. Chillidak burdinaren prozesua bereganatu zuenekoa, eskulturak garapen artistiko kulturalaren sinbolo bihurtu, Legazpin egin eta prozesu guztia Chillida Lantokin ikus daiteke.
____________________________________________________________________________________
ZER AURKITUKO DUZU LEGAZPIN - "Burdin Haranan"
Bisitan datorkigunari plan bikaina prestatzen diogu, baita behar duen informazioa eman ere: izan IKASTOLA, TALDE edo FAMILIA. Taldearen ezaugarriak aurretik aztertzen ditugu, eta bere beharretara egokitzen gara: nahia, interesa, maila, herria, hizkuntza. Ingelesez ere aritzen gara, natiboekin. Talde handientzat prezio bereziak ditugu.
Egun erdiko edo osoko planak. Baita bizpahiru egunetako egonaldiak ere. Eguraldi txarrarekin “B” plana. Mirandaolako Parkean, merendero, frontoi, haur parke, pista joko eta beste. Bisitan ere Artzantzaren Ekomuseora, Ogiaren Txokoa, baserri historikoak, Euskal Burdinaren Museoa, Lantegia, Chillidaren lantokia, Langile etxebizitza, 1950. eskola eta gehiago.
Dena dago leku errealetan kokatuta eta garaiko detaileekin osatuta
Mirandaolako Burdinola Aste Santutik aurrera igandero martxan. Taldeentzako urte osoan.
Zatoz bisitan, ez zara damutuko!
Informazio gehiago www.lenbur.com //
harremanetan: ikerketa@lenbur.com 943 731 895 eta 943 730 428