IKASTOLA 200 > orientazioa > HAZI-HEZI
"Hazi-Hezi" aldizkaria

Aldizkaria

HAZI-HEZI

Rafael Cristobal psikiatrian doktore eta Huheziko irakasleari egin dio “Hazi Hezi” aldizkariak elkarrizketa. Cristobalek konfiantzan oinarritutako pedagogia aldarrikatzen du eta bi irizpide nagusi aipatzen ditu:gurasoak, lehen-lehenik haurraren erritmoetara moldatzea; eta bigarrenik, umearengan konfiantza edukitzea. Bigarren umearen etorreraz mintzatzen da Carmen Ferro emagina. Hiperaktibitateaz idazten du Mikel Haranburu irakasleak, eta nerabezaroari buruz Aitziber Estonba sexologoak hitz egin du, lehen bikote harremanak ulertzeko hainbat klabe mahai gainean jarriz. “Hazi Hezi” etxekoei (guraso, aitona-amona, osaba-izebak) zuzenduta dago eta izen bereko aldizkaria argitaratzen duen Hik Hasi elkarteak argitaratzen du.

ikastola 200
2012 Urria
200