IKASTOLA 216 > orientazioa > EKIn teknologia txertatzeko proposamena

Zuriñe Villa Iñurrita, ikasle ohiak

EKIn teknologia txertatzeko proposamena

Euskal Herriko Unibertsitatean masterra burutu du teknologia espezializazioan

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan EKI egitasmoaren balioak, hezkuntza ulertzeko era zabaltzea izan da.
 

 

Egileak honela laburbildu du “Euskal Herriko Unibertsitateko Master amaierako lan honetan, egun ikastetxeetako Teknologia ikasgaiaren testuingurua eta marko teorikoa aztertu dira lehenik eta behin. Ildo honetan, EAEko hainbat ikastolatan martxan jarri den EKI Proiektua ikertu da ondoren. Proiektu honek, konpetentzien araberako hezkuntza eredu bat islatzen du. Eredu pedagogiko honetan, ikasturte bakoitzari eta ikasgai bakoitzari ikaslearen irteera profil bat esleitzen zaio; honen ostean, irteera profil hori bermatzeko beharrezko diren konpetentziak definitzen direlarik. Azkenik,  jarduera sekuentzia bat diseinatzen da, ikasleak konpetentziak pixkanaka eskuratzen joan daitezen. EKI Proiektua ikertu ondoren, eredu pedagogiko eraginkor eta arrakastatsutzat jo daiteke, eta beraz, Teknologia ikasgaia bertan txertatzea izango da lan honen helburu nagusia. 

Unitatea euskarri digitalean aurkeztuko zaie ikasleei Moodle plataforma birtualaren bidez. Bertan proposatutako hainbat jardueratan ikasleek talde kooperatiboetan egin beharko dute lan eta zenbait entrega gai jasoko dira ebaluazio jarraia egin asmoz. Azkenik, master amaierako lan hau osatzeko emaniko urrats oro aintzat hartuz, ondorio esanguratsuenak aurkeztu ditut.

Horretarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. Maila aukeratu da; behin irteera profila definiturik eta konpetentzien esleipena eginik, unitate didaktikoa osatuko duen jarduera sekuentzia diseinatu da. Unitate didaktikoak bina orduko 20 saio biltzen ditu, eta EKI-ren egiturarekiko koherentzia gorde da diseinuan.

Metodologia aldetik, PBL gidatu bezala definitu daiteke, izan ere, ikasleak eurak dira pausoz pausu proiektu zehatz bat garatuko dutenak, baina betiere irakasleak jardueren bidez gidatuko duena.

Zergatik aukeratu zenuen EKI proiektua lantzea?

Masterreko praktikaldia Zubimusu Ikastolan burutu nuen eta bertan izan nuen lehenengoz EKI Proiektuaren berri. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan, berritzailea eta frexkoa eta nire formakuntzagatik, Teknologia espezialitatean egin dut masterra, eta ikasgai hau EKIn sartuta ez dagoenez, aukera polita iruditu zitzaidan Teknologia modu digitalean EKIn txertatzeko.

Zergatik aukeratu zenuen EKI proiektua lantzea?

Masterreko praktikaldia Zubimusu Ikastolan burutu nuen eta bertan izan nuen lehenengoz EKI Proiektuaren berri. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan, berritzailea eta frexkoa, eta beraz, EKIren inguruan arakatzen hasi nintzen, darabilen metodologia, diseinua, ebaluazio-sistema eta abar.  Nire formakuntzagatik, Teknologia espezialitatean egin dut masterra, eta ikasgai hau EKIn sartuta ez dagoenez, aukera polita iruditu zitzaidan Teknologia modu digitalean EKIn txertatzek . Gurasoen kezka nagusia metodologia honen jarraipena izanik, ez larritzeko esango nieke, hezkuntza sistema osoa aldatzen ari baita, eta oinarri bera duten metodologiak lantzen dira hezkuntzaren maila ezberdinetan, baita unibertsitatean ere.

ikastola 216
2015 abendua
216