IKASTOLA 216 > iritziak > Ikastolen Jaiak 2015

Araba Euskaraz, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats

Ikastolen Jaiak 2015

Mile-mile esker, eta irten plazaren erdira

Babesle-Laguntzaile zaretenoi, ikastola taldearen izenean.

ESKER AUNITZ, MILA ESKER, ESKERRIK ASKO
JAIETAKO BABESLE-LAGUNTZAILE  ZARETENOI

IKASTOLA FAMILIA OSOAREN IZENEAN
Hitz hauen bidez zabaldu nahi dugu zuen izena, gure makulua zaretela esan nahi dugu, ospe handiko enpresa eta elkarteak gure alboan zaituztegula, eta horrek jarraitzeko indarra ematen digula.

Urtea amaitzear dagoenean, eta gertatutako guztia kontutan dugun honetan, zinez estimatzen dugu zuek guztiok gure inguruan izatea. Ez dugu ahaztekoa eta bai ozenki eskertzekoa IKASTOLEN JAIETAN aurten, berriz ere, eman diguzuen babesa.

datorrena begira eskertuz…
Ikastolen jai nagusietan
heldu gara urrutira
urte honetako ekinaldiak
bere lekura heldu dira,
babesle eta laguntzaileok
irten plazaren erdira
zuen laguntza, zuen babesa,
eskertzekoa hori da,
indarberritu gaitezen denok
datorrenari begira.

(Mikel Mendizabal bertsolaria)

ESKERRIK ASKO
EUSKALTEL; EROSKI FUNDAZIOA; EUSKO LABEL
BBK-KUTXA GIZARTE EKINTZA-VITAL KUTXA; EITB;
ESKER MILE
KAIKU, BAQUE, LUMAGORRI, COCA-COLA, AQUABONA, NATURGAS ENERGIA, MAHOU, AUSOLAN, LABORAL KUTXA, EROSKI BIDAIAK, ELKAR.

ikastola 216
2015 abendua
216