IKASTOLA 216 > iritziak > Elkartasun Ikastolak Batzar Nagusia, Orioko Herri Ikastolan
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak
Elkartasun Ikastolak

Elkartasun Ikastolen urteko Batzarra

Elkartasun Ikastolak Batzar Nagusia, Orioko Herri Ikastolan

Proposamen guztiak ia aho batez onartu ziren

Urteko balantzea egin, altxortegiaren berri eman. eta laguntza eskatu zuten ikastolen txostenak aurkeztu eta proposamenak bozkatu ziren. Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia egin zen iragan azaroaren 25ean, Orion.

“Ikastoletan egiten den lan politenetik nator: elkartasun kutxa 2016rako”. Horrelaxe utzi zuen idatzia bere Twitter kontuan, azaroaren 25ean Orion egin zen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusian parte hartu zuen ikastola-kide batek. Batzar horretara joaten diren ikastoletako ordezkari askoren ustea ere hori bera da. Ordezkari horietako asko eta asko urte osoan zehar beren ikastolen zenbakiak koadratzeko burua eta, bereziki, poltsikoak estutzen aritzen badira ere, Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusian premiarik handiena duten ikastolei begira jartzen dira guztiak, eta haien artean banatzen dituzte elkarrekin elkartasun kutxan urtero jarritako diruak.

Aurten 812.000 euro jarri dituzte ikastolek. Horietatik ia 700.000 euro banatu zituzten zortzi ikastolatara eta Seaskaren Ikastolen Etxera. Ehun mila euro, berriz, behin-behinean banatu gabe utzi zuten, eta Artezkaritza Kontseiluaren balizko erabaki baten esku utzi zuten urtean zehar erabili behar baldin bada.

Araban, Bastidako ikastolari 25.000 euroko laguntza eman zaio, kapital ekarpen gisa. Lurralde horretan bertan, baina Gaztela eta Leongo administraziopean dagoen Argantzungo ikastolari 30.000 euroko laguntza eman zaio, kapital ekarpen gisa hau ere. Aguraingo Lautada ikastolak ere egin zion elkartasun kutxari laguntza eskaera, baina eskaera egin ondoren kooperatiben inbertsio deialdiaren barruan laguntza jaso du, eta hori dela eta ez zaio elkartasun kutxatik dirurik eman.

Bizkaian, iaz ere laguntza jaso zuten bi ikastolari lagundu zaie aurten ere. Bilboko Harrobia Lanbide Heziketako ikastolari 120.000 euroko laguntza eman zaio kapital ekarpen gisa. Etxebarriko ikastolari, dagoeneko desagertua dagoenari, likidazio probisio gisa eman zaio 100.000 euroko laguntza.

Iparraldeari dagokionez, Seaskaren Ikasolen Etxeari 46.000 euroko laguntza eman zaio, eta Donamartiriko Arberoa ikastolari, berriz, 85.000 euro. Ziburuko Kaskarotenea ikastolari ere lagundu zaio, 100.000 eurorekin. Aski ezaguna da ikastola honen afera. Ziburun geratu ahal izateko lurrak erosi behar izan ditu Kaskarotenean, eta bertan eraikin prefabrikatu bat ezarri. 400.000 eurotik gorako inbertsioa egin behar izan du horretarako. 200.000 euro lortu ditu orain arte iaz hasitako kanpainaren baitan. Elkartasun kutxari 200.000 euroko laguntza eskatu zion, baina Orioko batzarrean erabaki zen une honetan 100.000 ematea, eta 2016ko egoeraren arabera (diru-laguntza bereziak…) Artezkaritza Kontseiluaren eskuetan uztea beste 100.000 euroak eman edo ez erabakitzea.

IKASTOLA

HERRIA

PROPOSAMENA 

 

 

2016

 

 

Zenbat

Mota

Argantzon

Argantzun

30.000

Kapital Ekarpena

Bastida

Bastida

25.000

Kapital Ekarpena

Harrobia

Bilbo

120.000

Kapital Ekarpena

Etxebarri

Etxebarri

100.000

Likidazio probisioa 

Arberoa

Domartiri

85.000

Kapital Ekarpena

Kaskarotenea

Ziburu

100.000

Kapital Ekarpena

Ikastolen Etxea

Iparraldea

46.272

Kapital Ekarpena

Argia

Tutera

90.000

Kapital Ekarpena

Ibaialde

Lodosa

100.000

Kapital Ekarpena

 

GUZTIRA

696.272

 

 

 

IKASTOLEN EKARPENAK

812.191 €

 

Nafarroan, azkenik, azken urteotan diru premia handia duten Tuterako Argia eta Lodosako Ibaialde ikastolei, 90.000 eta 100.000 euro eman zitzaien hurrenez hurren.

 

ENTRESAKA: Aurten 812.000 euro jarri dituzte ikastolek. Horietatik ia 700.000 euro banatu dituzte zortzi ikastolatara eta Seaskaren Ikastolen Etxera

ikastola 216
2015 abendua
216