KLIKASI baliozkoa
Hezkuntza plataforma erabilgarria
IREKIA eta DOAN
Zer da klikasi?
Euskaraz dauden eduki eta baliabide didaktiko guztiak biltzen dituen plataforma da.
Guztion artean elikatutako euskarazko edukiak biltzen dituen gunea da Klikasi. Irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak aurkituko dituzu bertan zuk erabili ahal izateko.
Zergatik erabili klikasi?
Edukiak euskaraz sarean topatzea zaila dela konturatuko zinen. Hezkuntza baliabideak eta edukiak egon badaudela, baina falta zena zela horien biltegia, eduki guzti horiek leku berean biltzeko gunea.
Klikasi zelan erabili jakin nahi duzu? Oso erreza da.
- Edukia sortu behar duzu, edo sortuta duzuna berreskuratu, plataformara igotzeko.
- Klikasin izena eman, eta edukia dagokion kategoriara igo eta partekatu.
- Jadanik dagoen edukia erabili dezakezu nahi duzunean eta behar duzunean.
Gogoratu guztion artean osatzen dugula klikasi, eta eduki asko egoteko sortutako edukia plataformara igotzen hasi zaitezketela.
Norentzat da klikasi?
Euskarazko eduki didaktikoak erabiltzen dituzuen guztientzat dago zabalik. Izan ikasle, irakasle, guraso edo interesduna. Ez da zertan edukia igo, plataforman dagoena erabili ahal izateko. Izena ematea doakoa da,eta mundu guztia zaudete gonbidatuta!
Anima zaitez, eta sartu: www.klikasi.eus