Iñaki Zubeldia
Ikastoletatik hasi, eta haietatik hedatu behar da "VISA IKASTOLAK"
Ikastolen Elkartasun Txartela
Bultzada berria egitasmoari.
IÑAKI ZUBELDIArekin elkarrizketa.
Visa Ikastolak egitasmoa negoziatu eta martxan jartzeko ardura hartu zuen Iñaki Zubeldiak, 1997an. Orereta Ikastolako zuzendaria zen orduan, eta Partaideren izenean aritu zen Lankide Aurrezkiarekin proiektua aurrera ateratzeko eginkizunean.
Nola heldu zenioten Visa Ikastolak egitasmoari?
Partaiden Eraketa taldea-edo osatu zen hainbat gai jorratzeko, eta ikastoletako zenbait zuzendariri deitzen ziguten: kontzertazioak eta matrikulazioak lotzea, maileguak birnegoziatzea, finantzaketa iturriak irekitzea… gai potoloak izaten genituen. Niri egokitu zitzaidan, berriz, Visa Ikastolak egitasmoari heldu eta aurrera ateratzea.
Lan orduetatik kanpoko lan asko?
Orduan halabeharrez egin behar ziren ordu estrak, boluntario lanak … Beraz, matrikulazioa bultzatu, emaitza onak lortu, lanpostuei eutsi, maileguak ordaindu eta beste hainbat gauza egin ostean, ordu gehiago dedikatu behar nire kasuan Visa Ikastolak egitasmoari eta beste batzuei beste gai batzuei. Zailtasun asko genituen, baina emaitzak ere lortu genituen.
Orain bultzada berri bat eman nahi zaio Visa Ikastolak egitasmoari. Zer deritzozu asmo horri?
Entzun nuenean udazkenean Visa Ikastolak biziberritzeko kanpaina bat hastera zihoala esan nuen: ‘Kontxo, egia da, gure Visa ikastolak behar du astindu bat’. Izan ere azken aldian ikusten nuen itzali samartua zegoela. Visa Ikastolak duen potentzialitatea aintzat hartuta, uste dut, ez dela behar adina aprobetxatu. Ikastolek duten egitura eta sare handi hori baliatuz, benetako etekina ateratzeko aukera aprobetxatu beharra dago.
Ziur naiz, kanpaina txukun batekin Visa Ikastolak gora egingo duela. Gurasoen artean %80ra iristea ez litzateke batere harritzekoa izango. Baina era berean inplikatu behar dira langileak, irakasle eta ez irakasleak, eta zuzendaritzak eta artezkaritzak. Alegia,ikastoletatik hasi behar da, eta gero hedatu behar da gizartera.
Erabiltzaileari sosik kostatu gabe ikastolek dirua jasotzen dute. Laguntza emateko balio handiko tresna da Visa Ikastolak.
Zenbat erakundek dute Visa? Oso gutxik. Guk badugu, eta hori gauza handia da, eta ia hogei urtera doa badaukagula. Gainera, orain beste kutxa edo banku batzuen bitartez ere lor daiteke Visa Ikastolak. Alegia, hautsi da entitate bakar batean egin behar hori. Visa Ikastolak garatu egin da, errazagoa da lortzeko. Orain eskuratu eta erabili egin behar da.
Ikastolen Elkarteari LAGUNTZA
Txartel bitartekari honi esker, amestu ere ezin ziren hainbat ikastola aurrera ateratzen lagundu dira, larrialditatik ateratzen lagundu, izan Iparraldekoak, Nafarroakoak edo EAEkoak.
LABORAL Kutxak eta Ikastolen Elkarteak 1997an sortu zuten VISA IKASTOLAK “affinity txartela”, ikastola taldeari laguntzeko helburuarekin. Urte guzti hauetan milaka txartel kontratatu dira, Ikastolen taldearen mesederako.
ZER DA VISA IKASTOLAK?
Ikastolen Elkartasun txartela da, ikastolak laguntzeko tresna baliotsua.
Beste edozein kreditu txartel bezala erabiltzen da: edozein komertziotan erosketak ordaintzeko, kutxazainetan dirua ateratzeko…
Erabilgarritasun horietaz gain, VISA IKASTOLAK txartelak badauzka abantaila gehiago ere, gainontzeko txartelek ez dituztenak. Izan ere, kontratatzen den txartel bakoitzeko LABORAL Kutxak urtero diru kopuru bat ordaintzen dio Ikastolen Elkarteari, bai kuotari dagokion portzentaje bat, baita egindako eragiketa guztien ehuneko bat ere.
Zuretzat ahalegin handirik suposatuko ez duen txartel hau erabiliz, Ikastolen Elkarteak urtero laguntza garrantzitsua lortuko du.
Kreditu txartel arrunt batengatik ordaintzen duzun beste ordainduko duzu zuk, baina
VISA IKASTOLAK erabiltzen duzun bakoitzean Ikastolen Elkartearen mesederako izango da.
Ezaugarriak
Edonork eskura dezake VISA IKASTOLAK txartela, nahiz eta LABORAL Kutxan konturik ez izan, eta ohikoa duen entitateko kontura helbidera dezake.
Hileko kreditu txartela da, eta VISA CLASICA txartelaren prestazio berdinak ditu; baina haren bidez, LABORAL Kutxak ikastolei eta euskarari laguntzen die.
Laguntza honela gauzatzen da:
• Titularraren txartel bakoitzeko: 2,5 euro; (eta onuradunaren txartel bakoitzeko, 1 euro).
• Txartelarekin egindako erosketekin sortutako diru sarreren: %20.
Mundu zabaleko 12.000.000 saltoki baino gehiagotan eros daiteke sinadura hutsaren bidez. Mundu zabalean sakabanatutako 200.000 kutxazain automatikotan dirua atera daiteke, eguneko 24 orduetan.
KONTRATA EZAZU ORAIN, ETA LEHEN URTEKO KUOTA DOAN LORTU!
Titularraren txartelaren kuota, gainerako urteetan > > > > 25€
Onuradunaren txartelaren kuota, gainerako urteetan > >> >> 15€
Anima zaitez, eta hurbildu LABORAL Kutxako edozein bulegotara, informazio gehiago eskatzera.
Eta jadanik VISA IKASTOLAK txartela badaukazu, gogoratu erabiltzen duzun bakoitzean Ikastolen Elkarteari laguntzen diozula.
¿Qué es VISA IKASTOLAK?
Es la tarjeta Solidaria que tiene LABORAL Kutxa con Ikastolen Elkartea; una herramienta muy importante para ayudar a las Ikastolas.
Se utiliza como cualquier otra tarjeta de crédito: sirve para pagar tus compras en comercios, sacar dinero en cajeros…
Se trata de una tarjeta de crédito mensual con las mismas prestaciones que la VISA CLASICA, pero en este caso, colaboras, con parte de las comisiones, en los proyectos de Ikastolen Elkartea.
Te permite realizar compras en más de 12.000.000 de establecimientos, y obtener dinero en efectivo en más de 200.000 cajeros automáticos de todo el mundo, las 24 horas del día.
La colaboración de LABORAL Kutxa:
Donando 2,5 euros por cada tarjeta de titular, 1 euro por cada tarjeta de beneficiario, y un porcentaje de las compras realizadas.