Etxarriko Andra Mari Ikastola
"IN THE PARADISE GARDEN OF EUROPE"-EN
ERASMUS + EN bidez Europari lotuta
Andra Mari Ikastola, europar batasunaren irakaskuntza programan onartua izan da, beste zortzi herrialdetako ikastetxeekin batera diseinatutako proiektu bati esker. Bi ikasturtean zehar proiektuaren inguruan lanean ariko dira elkarrekin Polonia, Austria, Hungaria, Errumania, Italia, Portugal, Lituania, Grezia eta Euskal Herriko ikasleak. “In the Paradise Garden of Europe” da proiektuaren izena. Horren xedea da Europan dauden espazio natural ezezagunen mapa bat sortzea. Horretarako ikastetxe bakoitzak bere inguruan dagoen eta xarma berezia duen espazio natural bat aztertuko du, ondoren beste kideei erakusteko.
Azterketa hau hainbat ikuspegitik egingo da, arlo zientifikotik begiratuta (fauna eta flora, ingurugiroaren aldetik dauden mehatxuak) ; baita kultur ikuspegitik ere (tokiaren interpretazio artistikoak, tokian tokiko usadioak …). Erabiliko den hizkuntza ingelesa izango da. DBH2ko ikasleak hasita daude iadanik lanean. Gai honen bitartez ondorengo helburuak lortu nahi dira: Lehena, herrialde desberdinetako ikasleen arteko elkarlana sustatzea ingelesaren erabileraren bitartez. Bigarrena, Irakaskuntza metodologia berritzaileak garatzea irakasleen artean. Hirugarrena, inguratzen gaituen munduarenganako jakin-mina elikatzea. Laugarrena, kontzientzia ekologikoa ernatzea. Bosgarrena, portaera ekintzailea bultzatzea. Seigarrena, pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna handitzea; eta, zazpigarrena, besteak beste, kultur aniztasunaren inguruan tolerantzia bilakatzea.