IKASTOLA 211 > orientazioa > HAUR BESOETAKOA, litxarrerien jauna

Xabiroi komikiaren bilduman argitaratua

HAUR BESOETAKOA, litxarrerien jauna

Gidoia: Unai Iturriaga, Irudiak: Alex Sanvi

Irakurri lagina ikastola.eus-en

Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik.

Errerentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute.

Gidoia: Unai Iturriaga
Irudiak: Alex Sanvi

Argitaratze data:
2014, Urria

Orrialde kopurua:
48 orrialde

Prezioa:
12.00 €

 

ikastola 211
2014 Abendua
211