IKASTOLA 211 > iritziak > ALDAKETA ESANGURUTSUAK ESPERO DITUGU

Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria

ALDAKETA ESANGURUTSUAK ESPERO DITUGU

Uste dugu garaiz gaudela eta badauzkago astia eta gaitasuna zuzentzeko.

Hezkuntza Sailak iragan urrian aurkeztu zigun Dekretu zirriborroak hobetzeko puntu asko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragan urrian aurkeztu zigun Dekretu zirriborroak hobetzeko puntu asko ditu. Egungo formulaziotik ikastolak dekretu egitasmo horretatik urrun sentitzen gara, eta harekiko genituen itxaropenak ez dira bete. Dekretuaren bitartez, besteren artean, Marko Pedagogikoa, euskara eta euskal kultura eta hizkuntzen trataera indartzeko, edota Lomceri aurre egiteko bideak egon badaude, eta proposatu dizkiogu Hezkuntza Sailari. Beraz, aldaketa esanguratsuak espero ditugu aipatutako alorretan.

Izan ere, ezin dugu aukera galdu. Ikastolok eta, oro har, herritarrek ez dugu edozein irtenbide onartuko. Uste dugu garaiz gaudela eta badauzkagula astia eta gaitasuna hori zuzentzeko. Gure aldetik, behintzat, horretan ere elkarlanerako prest gaitu Hezkuntza Sailak berea duen erantzukizun hori betetzen laguntzeko. Dena den, argi utzi nahi dugu dekretuak ez direla aski; Hezkuntza Sistema Propioa behar dugu, eta horretara eramango gaituzten urratsak. Une honetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza legea egitea urrats handia litzateke helbururako bidean.

ikastola 211
2014 Abendua
211