IKASTOLA 200 > orientazioa > GURASO MINTEGI EGITURATUA ARIZMENDI IKASTOLAN

Gurasoak

GURASO MINTEGI EGITURATUA ARIZMENDI IKASTOLAN

Leintz bailara

.

Guraso eskola gehienak gai puntual edo jakin batzuen bueltan bildu, aditu baten hitzaldia entzun eta eztabaidatzearekin konformatzen dira. Arizmendi ikastolak gauza egituratuago bat du. Guraso Mintegiaren kudeaketaz arduratzen den Maia Etxebarria irakaslearen esanetan, orain hiru urte hasi ziren gaurko formatuarekin, eta azken ikasturtean 80 bat guraso (60 bat familia) biltzea lortu dute, bi taldetan banatuta. Talde horietako batean 6 urte arteko haurraren garapenari buruzko hastapen teorikoak ematen ditu ikastolako orientatzaile den Arantxa Lejarragak; beste taldean adin tarte horretako haurren kasuak aztertzen aritzen dira Rafael Cristobalekin. Gogora dezagun  Rafael Cristobal Psikiatrian doktorea izateaz gain, Mondragon Unibertsitateko irakasle izan dela urte askoan, eta aditua dela haurren psikologian. Ikasturteko 9 saio egiten dituzte
larunbat goizetan eta saio bakoitza bi ordukoa.

ikastola 200
2012 Urria
200