Bi familien arteko bizipen gordina
LIKE FATHER, LIKE SON
Hirokazu Koreeda japoniar zuzendaria
Cannes-en Urrezko Palma; Toronton eta Vancouver-en saritua.
Bi familiaren arteko bizipen gordina azaltzen du, jakin baitute sei urteko bi mutikoak trukatuak izan zirela jaio berritan ospitalean.
Filmak harrapatu egiten du ikuslea, eta sakoneko gogoeta egitera bultzatzen. Zein ume maitatu, “etxekoa” ala “biologikoa”? Zer ondorio dakartza horrelako bizipenak?
Pelikula hau gazteekin ikustekoa da; ez da umeentzat. Hirokazu Koreeda zuzendari gaztearen filmak 2013ko Cannes Film festibalean jaso zuen Urrezko Palma; Toronton eta Vancouver-en ere saritua izan da. Publikoaren arreta ziurtatua du.
Japonia, 2013, 120’