Neus Sanmarti, Zientzia Didaktika katedraduna
BABARRUNA BIZIDUNA AL DA?
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan
LHko hirurogei irakasleak izan ditu entzule ikasturte honetako lehen saioan.
Neus Sanmarti izan da, eta izango da, Ikastolen Etxean aurtengo prestakuntza saioetan.
Lehen Hezkuntzako Hirurogei irakasleak izan ditu entzule ikasturte honetako lehen saioan. Gehiagok izan nahi zuten bertan, baina matrikula itxi behar izan da, teoria eta praktika uztartzeko zailtasunak izango baitziren bestela. Azaroaren 25ean eta Otsailaren 3an prestakuntza saioekin jarraitzeko gure artean izango dugu, berriz ere. Oinarrian hau dago: Praktikatik abiatuta zer jakin behar dugu irakasleok zientziaren inguruan? Zerekin gelditu behar du ikasleak?Arlo eta esparru guztietan ikasle konpetenteak lortu nahi baditugu, irakasleok konpetentzi maila hori garatuta izan behar dugu. Irakasleok beti hausnartzen, beti prestatzen. Eta horretan datza Ikastolen Elkarteko erronka: irakasleen formazioan etengabeko berrikuntza txertatzea.
Neus Sanmarti Zientzia Didaktika katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Erretiroa hartuta egon arren geroz eta lan gehiago daukala dio. Zientziaren didaktika bere pasioa da, eta Unibertsitateko irakaslea izan arren bere bizitza profesionalean teoria eta praktika uztartu izan ditu beti. Eskolan haurren irakaslea izateaz gain, Irakasleen eskolan irakasle izandakoa da. Bere lan teoriko guztiak ( artikuluak, liburuak…) praktikan oinarrituta daude. Oso Curriculum luzea du. Hainbat urtetan Rosa Sensat aldizkariaren zuzendaria izan da.
Ebaluazioaren inguruan izan zen Ikastolen Elkarteak berarekin izan zuen lehen harremana, duela zenbait urte Jardunaldietara etorri zenekoa. Orduz geroztik lotura hori ez da eten, eta udaberrian berriro ere Gasteizen izan genuen hizlari. Oraingo harremana Zientziarekin lotuta dago Zer zientzia irakatsi, eta zertarako, HHn eta LHn. Neusek ikastoletako klaustro eta bileretan hausnarketarako oinarriak piztu ditu. Ikastolen Elkarteak Moodle gune bat zabaldu du ekarpenak zein zalantzak gehitzeko, konpartitzeko, eta, aldi berean, konpetentzia zientifikoa garatzen laguntzeko. Neus Sanmartik irekitako foroan hartuko du parte.