Orereta Ikastola, 1963-2013
50 AMETS, ERRONKA eta LORPEN
Zuekin, denontzat!
Orereta Ikastolaren 50. urteurrenean argitaratu da liburua.
Orereta Ikastolaren 50. urteurrenean argitaratu da liburua. Goiatz Labandibar eta Nerea Olaso izan dira egileak. Luis Mari Ezeiza, Aitor Lete eta Joxemi Zabala koordinatzaileak. Hitzaurreak dioenez “50 urtetako historia bertako ikasle, guraso eta langile guztiek osatu dute. Izan direnek, direnek eta izango direnek. Liburu hau osatzeko orduan, horietako batzuekin hitz egin da, nahiz eta guztiak izan diren garrantzitsuak. Zuek gabe, ikastola honek ez zituzkeen sekula 50 urte beteko. Eskerrik asko eta zorionak guztioi”.
Liburuak kronologia zehatza dakar, urterik urte lortutako urratsa adierazteko, eta mapa batean markatuta ibilbidean izan diren lekuak. Pedagogia berritzaileekin, punta-puntako ikastolaren historia. Lau atal nagusi ditu: Sorrera 1963-1973. Biziraupena 1973-1993. Sendotzea 1993-2013 eta Herriaren ahotan. Hiru elkarrizketa luze ditu: Arantza
Idiazabali, Mikel Erriondori eta Luis Mari Ezeizari; baina 67 elkarrizketa motz eta kolaboraziok osatzen dute 215 orrialdeko liburua; bibliografi ugariz, grafiko, idatzi, bertso, komiki, argazki eta marrazkiz osatua. CD batean dago jasota informazioa, eta elebiduna da zenbait partetan.
Ibilbide oparoa izan du Orereta Ikastolak, 8 ikasle izatetik 1.500era iritsi baita, andereño batetik 140 profesionaletara. 1.030 familiak osatzen dute gaurko ikastola, 1.570 bazkideren aterpean.