Felix Etxeberria
PARAPANGO AKUILUA
Liburua - Xabier Lasa Bergara, idazlea
Ikastolen sorrerako historian Elgoibarko Felix Etxeberria, ekintza-gizon handia, azalduko da.
Ikastolen sorrerako historian Elgoibarko Felix Etxeberria aipatuz gero, ekintza-gizon handia azalduko da, Gipuzkoako ikastolentzat erreferente handia izan dena. Felixek 88 urte ditu eta bizirik dagoela jaso da bere ibilbide oparoa, Xabier Lasa suhiak idatzitako liburuan.
Felix Elgoibarko San Bartolome Ikastolako guraso sortzailea izan da, borrokalari sutsua. Euskalgintzan, debekuz eta oztopoz beteriko garaiak bizitzera egokitu zitzaion arren, zubigile eta bidegilea izaten jakin du. Hitzaurrean Andres Alberdik aipatzen duen modura, jakingo al dugu haien uberari segitzen!
Laurehun eta hogeita bost orrialde ditu “Parapango akuilua” liburuak. Zazpi atal ditu:
1- Parapan baserriko semearen haurtzaroa eta gaztaroa. 2- Kirola, zainetan txertatutako ekintza. 3- Eremu politikoan euskaltasunaren alde. 4- Familiaren zein Euskal Herriaren memoria historikoaren aldarrikapena. 5- Danobat eta Etxepe: aitzindaritza, Kooperatismoa eta euskaltzaletasuna lan munduan uztartzeko garaian. 6- Euskalgintza, burukomin eta bizipozez beteriko ibilbide emankorrean barrena. 7- Euskaraz idaztearen eta irakurtzearen bultzagilea.
Horiekin batera beste hainbeste testigantza eta hiru eranskin daude, Elgoibarko euskalgintzaren historia oso bat osatzerainokoa. Irakurtzeko interesgarria izateaz gain, atsegina ere bada, elkarrizketa baita, bereziki, erabilitako estiloa. Argazki ugari ere baditu.
Argitaratzailea: Etxeberria Canales familia, 2014.
Xabier Lasa Bergara, idazlea eta suhia.