IKASTOLA 209 > orientazioa > EUSKARBEL

Jolasa

EUSKARBEL

Euskaraz trebatzeko, familian eta lagunen artean jokatzeko.

Jokoaren ardatza hitz gurutzatuak egitea da. 100 fitxa ditu, balio ezberdinekoak, eta taula bat. Letrak hartzean zoria da nagusi, baina jokalariak trebetasuna erakutsi behar du, egokitu zaizkion letrak erabilita hitzak osatuz, ahalik eta puntu gehien lortzeko. Hitzaren balioa bikoiztu edo hirukoiztuko da laukitxoaren baitan.

Jokalari bakoitzaren puntuazioa pilatuz joango da partida bukatu arte, eta puntu gehien lortzen duenak irabaziko du jokoa. Euskarazko bertsioa Ikastolen Elkarteak du argitaratua.
 

ikastola 209
2014 Ekaina
209