Euskal Herria
ZENBAT NATURA-MIRARI ESKURA
Euskal Herriaz gozatzeko, bi liburu.
Zenbat leku eder ditugun inguruan, zenbat natura-mirari eskura, hemen, etxean, ondo-ondoan aurtengo udako oporretan gozatzeko. Paisaiak aipatuta, aukera ugari daude: mendi bueltak dituzu, oihana eta basamortua, aintzirak, itsasoa eta ibaia, denak ere autoz ala oinez eskura. Horietan guztietan, animaliak eta loreak izango dituzu ikusgai; erne begi eta belarriak, ustekabeko ugarirekin egingo baituzu topo!
Sua editorialaren liburuak dira.