IKASTOLA 208 > orientazioa > IKASLEEI ETORKIZUNA ERABAKITZEN LAGUNTZEKO

Lanbide Heziketa

IKASLEEI ETORKIZUNA ERABAKITZEN LAGUNTZEKO

Orientazio Azoka Donostiako Kursaalean

DBH eta BATXIko ikasleei laguntzeko.

Donostiako Kursaalean antolatu den Orientazio Azokaren helburua da DBH eta Batxilergoko ikasleei orientazio akademikoa egiten laguntzea. Martxoaren 28 eta 29 egin da arrakasta handiz. Unibertsitateak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak izan dira parte hartzaileak; beraz, Ikastolen Elkartea bertan izan da Inmakulada, Oteitza, Zurriola eta Arizmendi Ikastolen eskutik.
Ikasleak izan dira protagonistak Azokan, eurek argitu baitituzte praktikarekin bisitarien zalantza ugari, euren esperientziatik hitz egin dutelako. Kiroletako ikasle talde batek, adibidez, osasunaren balorazio bat eskaini die ikusleei, bioinpedanzia baskula eta pultsometroa erabiliz, eta ariketa fisikoak proposatu dizkie. Osasun txekeoa ere eskaini diete, baita formula magistralak egin ere; eta gizarte arloan Braille zein keinu hizkuntzako tailer txiki bat antolatu dute, bertaratu direnen informaziorako.

 

ikastola 208
2014 Apirila
208