David Albahari idazle serbiarra
GÖTZ ETA MEYER (+16)
Koro Navarro Etxeberriaren itzulpena
Editoriala: Pasazaite, 2013
David Albahari serbiar idazlea da, jatorriz judua. Liburu hau biografia fikziozkoa da, nobela, historia, politika eta saiakera. Zeharka mintzatuz, umore-sen fin eta mikatza erabiliz, Albaharik erakusten digu nola Belgradeko judu asko desagerrarazi zituzten kamioi/gas ganberen sistemaren bitartez, “Bala bidezko Holokaustu” deituaren ondoren.
Haiek gertatu eta berrogeita hamar urte geroago, Nobelako protagonistak, bere iraganean eta familiarenean murgilduz, suntsiketa ikaragarri haren xehetasunak erakusten dizkigu, kamioi haien gidariak izan ziren Götz eta Meyer soldaduen begietatik. Irakurketak “harrapatu” egingo zaitu.