IKASTOLA 208 > orientazioa > LVII.A GERLAN (+16)

Jean Elissalde

LVII.A GERLAN (+16)

Patri Urkizuk prestatutako edizioa

Editoriala: Alberdania, 1995

Lehen Mundu Gerra hasi zeneko ehungarren urteurrenean, liburu berezia dugu honako hau. Jean Elissalde azkaindarrak “Zerbitzari” ez-izenez idatzi zuen. I. Mundu Gerran soldadu ibili zenean, gudu-lekutik bidali zituen hainbat kronika, eta Euskalduna aldizkarian argitaratu zizkioten. Berrogeita hamazazpigarrena LVII.a Gerlan izenburupean garai hartako euskal idazleen artean gutxi erabiltzen zen estiloan idatzi zuen, berak bizitakoak kontatzeko oroitzapenak eta kontakizunak nahasturik ematen baititu. Arrotz erakusten du bere burua, arrotz borrokan hildako euskal herritarrak, armak hartzera behartuta joan baitziren. Literatur hizkuntza sotil, adierazgarri eta dotorean idatzita dago altxor hau.
 

ikastola 208
2014 Apirila
208