IKASTOLA 206 > orientazioa > TTANTTO-ren aplikazioa tablet eta smartphonentzat

TTANTTO-ren aplikazioa tablet eta smartphonentzat

IKT-en garapenean gure aplikazioak gailu berrietara egokitzea garrantzitsua ez ezik premiazkoa ere badela jakinik, Ikastolen Elkarteak urrats bat gehiago egin du haurrentzako ikas-jolas materialak dagoeneko etxe askotan badiren gailu berrietan erabilgarri egiteko. Ttanto HH-3 urteko aplikazio ezaguna android sistema erabiltzen duten telefono adimentsu eta tabletetan instalatzeko aukera dago orain, eta CD-Romaren prezio erdian.

Instalatzeko nahikoa da Google Play-ko deskarga eremuan sartu, Ttanto hitza jarriz bilaketa egin, ordaindu eta instalatzea. Gailu berrietara egokituta, dagoeneko ez da ordenagailua beharrezkoa, eta nonahi ikas-jolas ahalko dute haurrek.

Google Play

ikastola 206
2013 Abendua
206