Aurtengo Haur eta Gazte Literaturan
EUSKADI SARIAK ETXEKO BI LAGUNENTZAT
Liburuak
Aurtengo Haur eta Gazte Literaturan
XABIER OLASOrentzat, Armentia Ikastolako irakaslearentzat Tximeletrak liburuagatik. 2005ean ere sari berdina jaso zuen Pupuan Trapua lanagatik.
IBAN ZALDUArentzat, Xabiroi komikian ohiko kolaboratzailearentzat Ese idioma raro y poderoso gatik. Aurreko bi urtetan, 2006an eta 2012an, sari berdina eraman zuen Ibanek, lehenengoan Etorkizuna liburuagatik, eta bigarrenean, Azken garaipena komikiagatik (Xabiroiko bilduma izanik).
ZEBRA EFEKTUA
Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado
Xabiroi aldizkariaren seigarren komiki bilduma kalean jada.
Nerabeentzat eta helduentzat idatzitako komikia dugu azken hau. Giza-otsoaren mito eraberritua. Ilargi beteko gauetan, hamabiak jotzean, familia bateko kideak beltz izatetik txuri bihurtzen dira. Baina maldizio hori aldeko bihurtzen da zenbaitetan... Abiadurarekin lotutako efektua da, zebra efektua.
EUSKAL HERRIKO TRADIZIOETAN
Antton Irusta
Urretxindorra Ikastolako irakasleak Susaeta editorialean argitaratu duen liburua da. Irakurleak Non dago Wallyren antzera modu didaktikoan topatu beharko ditu Zeledoiaren euritakoa edo Izaro uhartea non dauden. Herri Kirolak, euskal pilota, herri jaiak, euskal inauteriak, herri kultura, euskal museoak eta eraikinak, euskal dantzak, gastronomia, mahasti bikainak, surfa Euskal Herrian eta Ibilbide turistikoak jasotzen ditu etxekoen dibertimendurako.