IKASTOLA 206 > orientazioa > AURTEN ERE OLENTZERO PARK

Ikastolen eskutik

AURTEN ERE OLENTZERO PARK

Baionan, abenduaren 22 eta 23an > 14:00etatik 19:00etara

Bi helburu nagusi ditu: euskaraz goxatzea eta haurrei momentu goxoa pasaraztea, eta bide batez, ikastolen balioak plazaratzea. Gabonetako Haurren parkea da, Iparraldeko kutsuaz. Animazio handia du, Olentzero, puzgarri, tailer, ikuskizun eta beste hainbat joko barne. 

Baionako LAUGA KIROLDEGIAN. Zatoz etxeko haurrekin bisitan!
2011tik ospatzen da, animazioak beste elkarterekin batera antolatzen dira eta Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak ekarpen berezia eskaintzen du.
 

ELKARLANA: AISIALDIKO HEZITZAILEAK BOLUNTARIO
Nagore Amundarian
Aisiola begirale eskolan hezitzaile ikastaroa egiten ari diren gazteak zein udan udalekuetan lanean aritzen diren hezitzaileak dira hiru egunez Baionara joaten direnak. Hainbat helburu biltzen ditu ekimenak Aisialdi taldekoek esan digutenez. Alde batetik, Aisiola begirale eskolan hezitzaile titulua ateratzen ari direnentzat, benetako praktika bat bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea da. Bestetik, ikastaroa egiten ari direnentzat zein udan gurekin lanean ari direnentzat, ardatza da Ipar Euskal Herriko errealitatea ezagutzea. Gainera, boluntario moduan joanik, Seaskaren egoeraz eta elkartasunak Ikastolen mugimenduan duen garrantziaz ohartzen dira, lehenengo eskutik, beraiek protagonista izanik. Gazteen arteko ezagutza eta harremana sendotzea ere ekarri du ekimenak.

ikastola 206
2013 Abendua
206