Interneten bidez jokatzeko
JAKINA! Joko Interaktiboa
Azkue Fundazioa
www.jakina.eu
Jokoaren dinamika ohiko mahai gaineko tribialaren antzekoa da: behin gaiak aukeratuta daudenean, taulan dadoa bota eta gai bakoitzarekin lotuta dauden kolore ezberdinetako koadrotxoetan zehar mugitu behar dira fitxak, gai bakoitzeko gaztatxoak lortzeko.
Gai guztietako gaztatxoak lortu ostean, erdiko laukiaren galdera ondo erantzuten duenak irabaziko du.
Jokoan ari daitekeen jokalari kopurua batetik seira artekoa izan daiteke, eta partidak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Jokalarien arteko sailkapena agertzen du plataformak. Horrez gainera, osatu eta martxan dauden txapelketen berri ere ematen du.
Jakina! Jokoa zortzi gairen inguruko galderez dago osatuta: euskara eta literatura, kirola eta aisialdia, zientzia eta teknologia, geografia eta historia, kultura eta artea, zinema eta ikuskizunak, gizartea eta ohiturak, eta azkenik musika eta dantza.
Jokatzeko hiru zailtasun maila dauzka. Jokalariak aukeratzen du zeinetan aritu nahi duen, eta zenbat gairen inguruan jaso nahi dituen galderak. Gai bakoitzeko Euskal Herriko eta nazioarteko galderak nahastu egiten ditu.
2013 Urria
205