IKASTOLA 205 > orientazioa > LAN MUNDURAKO ATEA

Ana Monge, Inmakulada Ikastetxeko zuzendaria

LAN MUNDURAKO ATEA

Lanbide Heziketa

Gaur egun  lanbide  heziketako ikasketak hasten dituen ikasle batek modu normalizatu  batean graduan bukatzeko aukera izango du. Lanbide heziketak langile espezializatuak eta kualifikatuak sortzen ditu. Unibertsitateak, alta, kualifikazio eta espezializazio maila hori lortzeko garaian,  zailtasunak izaten ditu askotan. 

Gaur egun  lanbide  heziketako ikasketak hasten dituen ikasle batek modu normalizatu  batean graduan bukatzeko aukera izango du. Lanbide heziketak langile espezializatuak eta kualifikatuak sortzen ditu. Unibertsitateak, alta, kualifikazio eta espezializazio maila hori lortzeko garaian,  zailtasunak izaten ditu askotan. Hori dela eta, Europa mailan  Gradu bat lortu nahi izanez gero, lanbide heziketako ikasketak aurretik edukitzea  beharrezkoa izaten da,  langile horren perfila izugarri espezializatzen eta goi mailako kualifikazioa izaten laguntzen duelako. Gaur egungo merkatuak lanbiderako postu gehiago sortuko ditu, eta hauek dira aurreikusten diren datuak:

 Gaur egun, industria arloan, profesionalen errealitatea honako hau da:
  % 2 lizentziatu eta ingeniariak dira.
  %10 diplomatuak.
  % 70  goi mailako tekniko kualifikatuak.
 %18 kualifikaziorik gabekoak.

Eta 2020erako honako errealitatea aurreikusten da :

 % 14 gradudunak.
%  76 goi mailako teknikariak.
% 10 kualifikaziorik gabekoak.

Krisia dela eta esan genezake momentu honetan lanbide heziketaren lan munduratze tasak altuagoak direla unibertsitatearekin konparatzen baditugu. Oraintxe bertan sortzen diren  lan postu berri guztietatik % 70 lanbide heziketak sortuak  dira, baina, aldiz,  ikasleriaren % 50ek soilik aukeratzen du momentu honetan Lanbide Heziketa. Beraz, desoreka baten aurrean gaude  eta  Lanbide Heziketak  lan handia eta erronka ilusiogarria dauka begi bistan datu hauek gure erkidegoan normalizatu daitezen.

Une hauetan, unibertsitatetik pasa diren ikasle asko ari dira Lanbide Heziketako ikasketak egiten, goitik beherako ibilbidea jorratzen, irtenbide laborala aurkitzeko asmoz. Guk  gure gazteen norabidea aldatu nahi dugu.  Lanbide Heziketatik hasi eta gero unibertsitatera joaten den ikasle hori (Alemaniak duen ereduari jarraituz)  kualifikatuagoa  izango da eta  lan mundurako prestatuagoa.  Hemen  oraindik gurasooi kosta egiten zaigu ulertzea, modu normalizatu batean,  ingeniaritza egin nahi duen gure seme-alaba horri  aurretik  goi mailako lanbideko ziklo bat egitea komeniko litzaiokeela lan munduko enpresek nahi duten langileen profila lortzearren, espezializazio maila asko  hobetzen da eta. Kasu guzietan, gainera, 4 hilabeteko praktikak eginda izango ditu ikasleak,  zenbaitetan atzerrian. Honek, sektorea ongi ezagutzea suposatzen du eta balio erantsi handia ematen dio ikasleari  unibertsitatera joateko orduan.

ikastola 205
2013 Urria
205