IKASTOLA 204 > elkarrizketak > LENGUA CASTELLANA y LITERATURA

Nerea Goitia eta Jesus Mari Ansuategi

LENGUA CASTELLANA y LITERATURA

"Ebaluazio proposamen potentea du"

Nerea Goiri mungiarra da, baina ibilbide profesionala La Pueblan eta Laudion egin du; urte mordoxka bat darama ikasmaterialak egiten hizkuntzen arloan. Bera da arloko gidaria. Jesus Mari Ansuategi urtetan Axular Lizeoko irakasle izan da, eta Ikasys proiektuan Gaztelaniako arloa landu zuen.

 

"Ebaluazio proposamen potentea du"

-Egile bezala izan duzuen ikuspegitik, aukera handiak eskaintzen dituen ikasmateriala al da? 

Marko teoriko sendoa dago atzean eta ebaluazio proposamen oso potentea.  Askotan esan da ebaluazioak jarraia izan behar zuela, sumatiboa, ez bakarrik azken froga baten menpekoa. Badaude ikasmaterial hauetan tresnak hori egiaztatzeko. Orain arte froga baten menpe zegoen ebaluazioa eta irakasleak izan zitzakeen beste datu batzuen menpe. Hemen ebaluazio planteamendua sendoagoa da, eta prozesuan bertan ikaslearen eboluzioan eragiteko bideak ematen ditu.  Ikasmaterial honek ematen duen aukerarik handiena da ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren jarraipena egiteko bidea, unitateko une desberdinetan tresna egokiak proposatzen baititu  ebaluazioaren funtzio desberdinak lantzeko: orientazioa, erregulazioa eta zertifikazioa.

 

-Irakasleek ere prestakuntza bat behar dutela esan duzue ikasmaterial hauek ondo erabiltzeko. Komentatu ezazue egin behar izan duzuen atariko lan hori.

Mikele Aldasororen gidaritzapean, marko teorikoaren deribazio guztia gauzatzeak lan sakona eskatu digu egileoi, baina hori egin ondoren, diseinuaren ezaugarri nagusiak zehaztapen-maila desberdinetan ezagutzea ez da hain zaila. Ezaugarri nagusiak ezagutu ondoren, hurrengo urratsa unitateak gelan praktikan jartzea da. Horretarako unitatearekin batera doan gida didaktikoa izango du lagun irakasleak. Hemendik aurrera irakasleentzat baliogarriak izango dira Ikastolen Elkarteak bideratuko dituen formazio saioak, bai gauza desberdinak barneratzen joateko, bai gelan egindakoaren kontrasterako, bai eta proposamenak egiteko ere.

-Ahozkoak zer leku du zuen arloko ikasmaterialetan?

Gure arloko konpetentzietan zehazten dugun moduan, lehenengo biak ahozko nahiz idatzizko komunikaziorekin daude lotuta: ulermenari dagokio lehenengoa eta adierazmenari bigarrena. Baina arlo guztiei dagokiguna ‘Komunikatzen ikastea’ konpetentzia bideratzea da, eta gure arloko unitateetan, baita beste arloetan ere, ahozkoa eta idatzizkoa neurri berdinean gauzatzeko estrategia desberdinak proposatzea izan da gure erronka.

 

 

 

 

ikastola 204
2013 Ekaina
204