Bigarren Hezkuntza Lehen Zikloa (12-13 urte)
MIKEL ARRIZABALAGA
"DBH1erako edizio eskaintza"
Lau osagarri ditu EKI proiektuko arlo bakoitzak euskarri inprimatuan: Ikaslearen liburua, Lan koadernoak, Jarduera-fitxak, eta Portafolioa.
Lau osagarriak hauek dira: Ikaslearen liburua, arloka unitate didaktikoak jasotzen dituen ikasmateriala; Lan koadernoak, lan ariketa sistematikoen multzoa eskaintzen duen ikasmateriala; Jarduera-fitxak, unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak egiteko euskarria; eta Portafolioa, ikasleak unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen fitxak eta lanak jasotzeko baliabide didaktikoa.
Diseinu kurrikularraren ezaugarriak eta curriculumaren garapenerako hiru zehaztapen-mailak jasotzen dituen Irakaslearen gidaliburua argitaletxearen web gunean kontsultatu ahal izango da (www.ikaselkar.com).
EKIk baliabide digital ugariak prestatu ditu, ikasmaterial inprimatuen osagarri gisa. Ekigunea deitu webgunean bildu ditu arlo bakoitzeko baliabide digitalak, euskarri inprimatuan jaso ezin direnak: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, informazio-testuak nahiz konpetentzia digitalak lantzeko fitxak (www.ekigunea.com)