IKASTOLA 203 > orientazioa > UDABERRIA

UDABERRIA

Azkenean, iritsi da!!!

Ramon Gaztelumendi Haurtzaro ikastolako guraso eta lorezainak esan zigunez,  sasoi ederra da etxeko balkoian loreontzietan  letxuga batzuk jartzeko edo perrexila ereiteko. “Gure umeek ilarrak sartu zituzten otsailean”, esan zuen. Loreei dagokienez, udaberri-lorearen garaia da, San Jose lorearena. Biltegietan edo lore-dendetan erosi behar dira. Azaroan sartutako tipulak orain hasten dira loreak ematen: hiazintoak, nartzisoak. Dendan eros daitezke. Maiatzean udako lore landareak sartzen dira: begoniak, surfiniak edo geranioak.  

ikastola 203
2013 Apirila
203