IKASTOLA 202 > orientazioa > NOIZ HASI BEHAR DUTE HORTZAK GARBITZEN?

Pili Zabala. Odontologoa eta Zarauzko ikastolako gurasoa

NOIZ HASI BEHAR DUTE HORTZAK GARBITZEN?

Bizpahiru urterekin has daiteke ume bat eskuilarekin hortzak garbitzen, nahiz eta gurasoek ondoren begiratu behar izan. Hiruzpalau urtera arte hortzorerik (pastarik) gabe garbitu behar dituzte, askotan irentsi egiten dutelako. Hortzore gehienek fluorra izaten dute eta ez da komeni jatea. Lau urtetik aurrera hasi behar dute hortzorearekin, baina ilar baten adinako kopurua aski dute, oso gutxi, benetan garbitzen duena eskuila bera baita. Zenbat aldiz? Niretzat garrantzitsuena gauekoa da, eta hor bai presarik gabe garbitu behar dituztela.  Zazpi bat urtera arte gurasoek gainbegiratua eman behar die (atzeko haginak izaten dituzte zikinenak, hor atxikitzen baitira litxarreria zatiak eta hor sortzen da txantxarra ere). Egunean bitan garbitzea aski da. Aho osasuntsua izateko dieta orekatua (aste barruan litxarreriarik ez) eta garbitasuna dira ezinbesteko baldintzak. Komenigarria era bada urtean behin hortz kliniketara joatea errebisioa egitera eta 7 urte eta 15 urte bitartean PADI Osakidetzako doanik den zerbitzua erabiltzea. Umeentzako lagungarria izan daiteke Gipuzkoako Odontologia Elkarteak atera zuen “Hortzi” ipuina edo Interneten aurki daitezkeen bideo hauek:
http://www.youtube.com/watch?v=z3XCVV_k0KA&feature=fvwp&NR=1
http://www.coeg.eu/021.asp?Num=323

 

ikastola 202
2013 Otsaila
202