Haur Hezkuntzarako Ikastolen proiektua abian jarri da

Ikastolen Elkartea HH-rako Hezkuntza marko propio bakarra garatzen ari da ikastola guztientzat.

TXIKIAK HANDIEI BEGIRA, HORRETAN ERE EUSKARAZ

Zer hoberik txikiak eta handiak nahastea baino, handiak egitasmoaren arduradun bihurtzea, patioan euskaraz jolasteko orduan?

AURRERA BEGIRA, MENDE ERDIA OSPATZEKO

Lekeitioko RM Azkue, Arizmendi eta Aranzadi ikastolekin batera.

0-18 URTE BITARTEKO ESKAINTZA 10.318 M2tan

Bergarako Aranzadi ikastola orain dela 42 urte sortu eta berea ez zen Errege Seminarioa eraikin historikoan kokatu zen. Bere 40. urteurrenarekin batera lortu zuen eraikin horren zati handi baten lagapena, UNED Patronatuaren eskutik. Bestalde, urte berean, ondoan zegoen haurtzaindegiarekin batu zen 0-18 urte bitarteko eskaintza ahalbidetuz. Bi solairu osoak bota eta berri-berri eta modernoak eraiki ditu, eta beste bi moldatu. Aurpegia ere garbitu diote ikastolari, fatxada guztiak eta sarrerak ere berritu dituzte. Hori bai alde ederra!

Subscribe to RSS - Aranzadi Ikastola