IKASTOLA 231 > ikastolak > Ikastolan matazak lotu ditugu, ehundu dezagun berdintasuna

Zubimusu Ikastola, Villabona-Zizurkil

Ikastolan matazak lotu ditugu, ehundu dezagun berdintasuna

Parekitasunaren aldeko konpromisoa ikastolan

Ikastolan matazak lotu ditugu beste ikastetxeekin eta Udalarekin batera.

Berdintasunaren aldeko konpromisoak egunerokoa izan arren, ikastolan matazak lotu ditugu beste ikastetxeekin eta Udalarekin batera, Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz proiektuarekin bat eginez, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Hezkidetza eta genero berdintasuna defendatuz, aldarrikatuz eta praktikara eramanez, heziketa da ikastolak duen bidea indarkeria sexistarekin amaitzeko, eta gure ikasleak berdintasunean hezteko hitza.

Ahalegindu gaitezen indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzen, egin ditzagun matazak, ehundu dezagun berdintasuna. Matazak, indarkeria sexistaren aurkako nazio mailako egitasmoa da: https://youtu.be/OEuI3rlGHIc

ikastola 231
2018 Abendua
231