IKASTOLA 231 > ikastolak > Zubiak Eraikiz ekimenaren baitan festa handia Errenterian

Seaskako lau, gehi Orereta Ikastolak

Zubiak Eraikiz ekimenaren baitan festa handia Errenterian

Urruña, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Orereta

Euskaraldiari ongietorria egin genion Urruña, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Orereta Ikastoletako 1.300 ikasleok “Hartu kontrola, aukeratu rola” Euskaraldiko abestia kantatu eta dantzatu genuenean Koldo Mitxelena plazan. Azoka-eguna aprobetxatuz Errenteriako zazpi plazetan zazpi euskal kanta abestu genituen beste hainbeste taldetan banatuta.  Muga administratiboez gaindi, ikastolen, irakasleen zein ikasleen arteko harremanak sortu eta indartzea, eta Ipar Euskal Herriko ikastolei sustengua eskaintzea izan dugu xede, besteak beste. 

Errespetuz eta adeitasunez euskara erabiliz herri bat osatzen dugula erakutsi dugu. 

ikastola 231
2018 Abendua
231