IKASTOLA 231 > ikastolak > Ongi etorri errefuxiatuei!

Seber Altube Ikastola, Gernika

Ongi etorri errefuxiatuei!

Busturialdean eta Gernikan 15 etorkini ongi etorri egin zaie

Egitasmoan ikastola inplikatu da.

Ikastola herritik sortu zen, herriarekin bat egiten du partaide aktiboa izanik. Busturialdean eta Gernikan 15 etorkini ongi etorri egin zaien une honetan ikastola ere inplikatu da. Arropak eta jakiak biltzeaz gain, etxe batean ari dira lotan, Astran bazkaltzen dute, eta ikastolako sukaldetik atera daitekena ere banatzen zaie. Elkartasuna eta harremana gelatara iritsi da: zergatik daude pertsona hauek hemen? Zer bizipen izan dituzte? Zertan elkartu gaitezke? Zertan lagundu ahal diegu? LH1etetik DBH 4ra bitartean solidaritatea eta laguntasuna bihotzez eskaini nahi zaie, elkartrukerako espazioak sortuz, maitasuna eta errespetua banatuz. Eta gu bagina, zer nahi genuke?

Ikastola komunitatea dago parte hartzen. Ikastolako txikienak ere ari dira, euren neurrira ematen. Elkartasuna bat eginda eskualdean: ongi etorri gure herrira!

ikastola 231
2018 Abendua
231