IKASTOLA 231 > ikastolak > Desfribiladorea izenez zaila, erabileraz praktikoa

Herri Ametsa Ikastola, Donostia

Desfribiladorea izenez zaila, erabileraz praktikoa

Ikastolako langile guztiok egin dugu ikastaroa

Saioak Gurutze Gorriko aditu baten eskutik jaso ditugu.

Herri Ametsa ikastolan, ekainaz geroztik, desfibriladorea dugu. Gerta litezkeen ezbeharren aurrean, behar-beharrezkoa den lehen erantzuna azkar eta egoki emateko dagoeneko prest gaude geurean. Kutxa berezia jartzeaz gain, ikastolako langileok haren erabileran trebatzeko, lehen sorospenen ikastaroa ere burutu dugu. Ikastola bezalako eremuan, hainbat adineko pertsonak behar bezala laguntzeko gai izatea, zeregin garrantzitsua baita. Saioak Gurutze Gorriko aditu baten eskutik jaso ditugu, eta erabat praktikoak izan dira.  

ikastola 231
2018 Abendua
231